Toquinhok itxiko du Gasteizko jazz jaialdia
Toquinho artista brasildarrak itxiko du Gasteizko jazz jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 19an, Mendizorrotzako agertoki nagusian, Brasilgo musikari eskainitako emanaldi batean.
'Aquarela' abestiaren egilea bossa novaren erreferente handienetakoa da, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, eta munduko bira ugariek "bossa nova eta jazz tropikalaren hedapenaren erreferente bihurtu dute".
Toquinhok gitarraren gaur egungo musikari argienetakoa den Yamandu Costa herrikidearekin partekatuko du agertokia.
Aurretik, Dora Morelenbaum brasildar abeslari eta konpositorea izango da Mendizorrotzan, "Brasilgo musikaren olatu berriaren ahots miragarrienetako bat".
Mendizorrotzako kontzertuetarako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, martxoaren 28an, 10:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko