Fernando Truebak jasoko du Jazzargia elkartearen saria
Fernando Trueba zinemagileak jasoko du 2025eko Ondas de Jazz-EITB Ohorezko Makila "jazza zabaltzeko egindako lanagatik eta jardun horrek artearen eta zinemaren munduan izan duen eraginagatik".
Martxoaren 25ean jasoko du, Gasteizen, Jazzargia elkarteak EITBren laguntzaz ematen duen makila.
"Calle 54" pelikulan (2000), jazz latinoan mugildu zen, "El milagro de Candeal"en musikak gizartea eraldatzeko duen indarra azpimarratu zuen, "Chico y Rita"n 1940ko eta 1950eko kubatar jazzaren atmosfera kondentsatu zuen eta "Dispararon al pianista"n (2023) Francisco Tenorio Junior brasildar pianistaren itzala harrapatu zuen.
Zinemaz haratago, Truebak hainbat musika proiektu esanguratsu bultzatu ditu; "Lagrimas Negras" Bebo Valdes pianista mitikoa eta Diego El Cigala kantari flamenkoa batu zituen diskoa (2003) ekoitzi zuen, esaterako, lan mugarria jazzaren eta flamenkoaren arteko uztarduran.
Aurreko urteetan, Juan Claudio Cifuentes Cifuk, Pedro Iturraldek, Antonio Muñoz Molinak, Paco de Luciak eta Ana Belenek jaso dute Ondas de Jazz-EITB Ohorezko Makila, sariaren antolatzaileen azaldu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko