Jon Insausti
Jon Insausti, udal kudeaketan eskarmentu handia duen gazte donostiarra
Jon Insausti, 36 urteko donostiarra, 2015etik da zinegotzia, enpresa pribatuetan hainbat esperientzia profesional izan ondoren. Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da azken urteotan.
"Ilusioa sortzen duen Donostia gaztetuaren alde" lan egiteko prest agertu da Jon Insausti
Donostiako alkate izango denak “esker ona” agertu du erakutsitako konfiantzagatik, eta uneotan “emozioa, ilusioa eta ardura” nagusi dituela esan du. “Erabakiak hartzeko eta erronkei aurre egiteko prest nago", nabarmendu du jeltzaleak.
GBBk konfirmatu du Jon Insaustik ordezkatuko duela Eneko Goia
Jon Insausti da Donostiako alkate izateko hautagai nagusia Eneko Goiaren tokia hartzeko
Goiak datorren urriaren 16an utziko du alkatetza, karguan 10 urte egin ondotik. Erreleboari buruz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea, baina hautagai "bikainak" daudela nabarmendu du. Itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango da EAJren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan.