Jon Insausti
Donostiako herritarrek 46 hautagaitza aurkeztu dituzte Urrezko Danborra irabazteko
Bozeramaileen Batzordeak abenduaren 1ean eztabaidatuko ditu proposamenak, eta sariduna aukeratu edo hiru hautagai izendatu ahal izango ditu herri-bozketarako. Halaber, 61 proposamen erregistratu dira Hiritar Merezimenduaren Dominarako.
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu egin du
Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio hirigintza-kudeaketarako tresnari, Martuteneko kartzela zaharreko lurretan garatzeko. Etxebizitza horiek “donostiarren etxebizitza-aukera” izan behar direla baieztatu du Jon Insausti alkateak.
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyonen jarraitzaileei
Hiria "prest" dagoela adierazi du Jon Insausti Donostiako alkateak, baina futbol partida batengatik horrelako aztoramenduak "merezi ote duen" zalantzan jarri du.
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Jon Insausti Donostiako alkateak Blocus izenpean Gipuzkoako hiriburuan egin nahi duten protesten deialdia izan du hizpide. Esan duenez, donostiarrek ez dute onartuko eskuin muturraren zein ezker muturraren indarkeriarik.
Insaustik nabarmendu du Topo berria martxan jartzea "etapa berria" izango dela donostiarrentzat
Jon Insausti Donostiako alkateak nabarmendu du Euskotrenen trenbide-pasabide berria (Topoa) Donostiako erdigunetik abiatzea "etapa berri bat" izango dela. "Trenbide-azpiegitura berri honek auzoak eta Donostialdeko udalerriak hurbilduko ditu eta hainbat gune berreskuratzeko aukera emango du", adierazi du, pozarren.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Jon Insaustik afari solidarioak bizilagunak gizarteratzea eta laneratzea errazteko kudeatzearen alde egin du
Afari solidarioen debekuak piztu duen polemikaren harira, Donostiako alkate Jon Insaustik, asteazken honetan, azaldu du ekimenak administrazioaren erantzuna behar duela, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratuta egon behar duela. Era berean, nabarmendu du inguruko udalerriek ere neurri horiek lehenago edo geroago hartuko dituztela.
Donostia Europako hiri "oparo eta zoriontsuena izatea" du helburu Jon Insaustik
Hiriak eta hiritarrek etorkizunean izango dituzten beharrei buruz hausnarketa egin du Donostiako Udalak Victoria Eugenia antzokian, Donostiarra 2040 Topera! izenburuarekin. Jon Insausti alkateak onartu du "donostiarrek donostiarrontzat egindako hiria" lortzea dutela erronka nagusi.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitzen eztabaidak beste ika-mika bat piztu du EAJren eta PSE-EEren artean
PSE-EEk adierazi du ez dituela ulertzen EAJren "zalantzak", eta jeltzaleei gogorarazi die sozialistekin hitz egin behar dutela Bilboko eta Donostiako hautagaitzen inguruan erabaki bat hartzeko.
"Donostiak ez dauka bertigorik" Insaustiren arabera, baina 2030eko Mundialerako hautagaitza zorrotz aztertzearen alde egin du
ETB2ko "En Jake" saioan egin dioten elkarrizketan, zerga turistikoaz hitz egin du Jon Insausti Donostiako alkateak. Horren esanetan, zerga turistikoari esker 10 milioi euro bildu ditzakete urtebetean.
Insaustiren ustez, etxebizitza tasatua da Donostiako "klase ertainarentzako irtenbidea"
Donostiako alkatearen iritziz, etxebizitzaren prezioa tasatzea da klase ertainak Donostian etxebizitza bat eskuratu ahal izateko irtenbidea; izan ere, "etxebizitza babestua eskuratzeko baremoen gainetik dago, baina merkatu libreko prezioen azpitik".
Uber zerbitzuan 60 arau-hauste antzeman dituela jakinarazi dio Donostiako Udalak Aldundiari
Euskal agintariak ere Sevillan dira, eta Pradales pronostikoa egitera ausartu da: "Realak 1-2 irabaz dezala"
Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.
Donostiako Udalak ez du lizentzia gehiago emango tentsionatutako auzoetan hotelak eta pisu turistikoak ezartzeko
Donostiako Udalbatzak aho batez onartu du hotel eta ekipamendu turistikoei mugak ezartzen dizkien plan orokorraren aldaketa. EH Bilduk uste du berandu datorrela aldaketa.
Xabier Anduagak hunkituta jaso du 2026ko Urrezko Danborra
Xabier Anduaga tenor donostiarrak Jon Insausti Donostiako alkatearen eskutik jaso du 2026ko Urrezko Danborra, gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ekitaldian. Bertan, Anduaga "donostiarren erreferente diren gazteen ispilu" gisa deskribatu du alkateak.
Guztira 4.630 neska-mutilek parte hartuko dute Donostiako Haur Danborradan, 45 konpainiatan banatuta
Intxaurrondo Haur Danborradako haurrak izango dira aurtengoan haurren danborradako karguak gorpuzteko arduradun. Gainera, Bidebietako Herri Ametsa Ikastolak 50. danborrada izango du arutengoa.
Jon Insausti: "Politika ez da pankartetatik edo sare sozialetatik egiten"
Urriaren 29an hartu zuen Gipuzkoako hiriburuko aginte-makila, Eneko Goiak uko egin ostean, baina dio ez duela "minutu bat ere" galdu.