CIENCIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du

Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako  "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute. 

Eureka Zientzia Museroa itxi egingo dute

Artxiboko irudia

Eureka! zientzia museoa ez da itxiko. Kutxa Fundazioak atzera egin du, eta museoa zabalik mantentzea erabaki du. Datorren ekainean ixtea zegoen aurreikusita. 

Fundazioaren patronatuak arratsaldean, Donostian, egin duen bileran hartu du erabakia. Esan dutenez, espazioaren etorkizunari buruz eragile ezberdinen "posizionamenduak aztertu" ondoren, "hasierako planteamendua" aldatu eta museoaren funtzionamenduari "jarraipena" ematea ontzat eman da. 

Zabaldutako oharraren arabera, "Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari" jaso ditu Kutxa Fundazioak, eta ondorioztatu da "museoak Gipuzkoako herritarrentzat balioa" duela. 

Aurrera begira, Tabakaleran martxan jarriko duten "ATENEA proiektuaren garapenarekin batera", dibulgazio zientifikorako Eureka! museoaren eredua "eguneratzea" beharrezkotzat jo dute, espazio ezberdinak "modu koherente eta osagarrian" artikulatu ahal izateko. 

Testuinguru horretan, erakunde publikoekin "lankidetzan aritzeko borondatea" berretsi du Kutxa Fundazioak, eta horretarako, "elkarrizketa aldi bat" zabalduko du erakundeekin,  lankidetzarako bide berriak aztertzeko. 

Zientzia munduko adituek ez ezik, ordezkari politikoek ere eskatu dute museoa zabalik mantentzea. Besteak beste, Jon Insausti Donostiako alkateak gutuna bidali zion asteartean Rafael Amasorrain Kutxa Fundazioko presidenteari, espazioa ez ixteko eskatuz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X