Kontsumoa
2023/03/05 - 20:58
Astearte goizaldeak, hegaldi bat erreserbatzeko unerik onena
Azken urtean aztertutako prezioek azaldu dutenez, behe denboraldiko hilabeteetan eta oporren osteko aldietan dira hegaldiak merkeen.
2023/03/04 - 18:21
Handituz doa online erosketen paketeak jaso eta itzultzeko zerbitzua eskaintzen duten denda txikien sarea
Online egiten diren erosketak gora egiten ari dira urtez urte: egun, kalkulatzen da 26 milioi denda elektroniko daudela munduan, eta 2.140 milioi pertsonak erosten dute online, populazioaren % 27k, alegia. Gauzak horrela, bilketa puntuek ere gora egin dute gure herri eta hirietan.
2023/02/28 - 10:03
KPIak % 6,1eraino egin du gora otsailean eta azpiko inflazioa % 7,7raino igo da
Espainiako Estatuan urte arteko tasa urtarrilean baino bi hamarren handiagoa izan zen otsailean, energiaren eta elikagaien garestitzeagatik. Halaber, hilabetean prezioak puntu bat garestitu dira.
2023/02/20 - 15:32
Ekoizpen kostuen eragina murrizteko "ahalegina" eskatu dio Planasek elikadura kate osoari
Espainiako Nekazaritza ministroa elikadura kateko eragile guztiei zuzendu zaie. Bilakaera positiboa aurreikusten den arren, hori kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioetan ere islatu dadila eskatu du.
2023/02/15 - 10:03
Urte arteko KPIa % 5,6ra igo da EAEn eta % 6,4an mantendu da Nafarroan, urtarrilean
Espainiako Estatuan urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen, abenduan baino bi hamarren gehiago. Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontutan hartzen ez dituena, % 7,5eraino igo da urtarrilean.
2023/02/10 - 15:49
Gas faktura beldurgarriak, tarifa arautua ez duten bezeroentzat
Gas faktura beldurgarriak jasotzen ari dira azken asteotan tarifa arautura aldatu ez diren kontsumitzaileak. Kasu batzuetan 900 eurora ere iritsi dira abenduan eta urtarrilean egindako kontsumoagatik. Irtenbide bakarra dago: tarifa arautua aldatzea.
2023/02/07 - 15:51
Atzerritik etorritako artzain askok halal haragiaren aldeko apustua egin dute
Halal ziurtagiria lortzeko teorian animaliei bazka freskoa eman behar zaie eta ahal den libreen mugitu behar dute. Hortaz, ustiapen intentsiboetatik urrun daude.
2023/02/06 - 17:29
Zenbat janari botatzen dugu Hego Euskal Herriko etxebizitzetan?
Urtero, milioika tona janari zakarrontzira doaz mundu osoan. Zati bat ekoizpenean eta merkaturatzeko prozesuan galtzen da, baina gehiena, % 70, jatetxeetan eta gure etxeetan botatzen da. Zenbat xahutzen dugu Hego Euskal Herrian?
2023/02/06 - 11:07
Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?
Kepa Loizaga OCU erabiltzaileen elkarteko EAEko bozeramaileak etxean janaria ez botatzeko aholkuak eman dizkigu. Erosketak egiten ditugun momentuan hasi behar gara arduratzen, eta kontuz gorde beharko dugu janaria hozkailuan.
2023/02/01 - 13:57
Nola egin ditzakegu etxean gure garbigarri propioak?
Alkohol-ura, ozpina, gatza, bikarbonatoa edo limioia bezalako etxeko produktuak erabilita sukaldea eta komuna garbitzeko produktuak egin daitezke. Etxean egindako girogailuak egiten ere ikasi dugu.
2023/01/30 - 10:05
KPIa hamarren bat hazi da urtarrilean, % 5,8 raino, eta azpiko inflazioa % 7,5eraino igo da
Urte arteko inflazioak bost hilabeteko beheranzko joera eten du urtarrilean, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuaren arabera.
2023/01/29 - 16:28
Esne produkzioaren jaitsiera eta Azpeitiko Udalari jarritako helegitea, ENBAren urteko batzarraren gakoak
Kezka dago ENBA sindikatuan, gastuen igoerak esne produkzioa %25 jaitsiarazi duelako. Bestalde, abeltzaintzarako lurrak arriskuan egon daitezkeela eta, baserritarren sindikatuak helegitea jarri dio Azpeitiko Udalari, Urrestillak planta fotovoltaikoa eraikitzeko baimena eman duelako.
2023/01/06 - 15:48
Gero eta ohikoagoa da teknologia alokatzea: mugikorrak, argazki-kamerak edo ordenagailuak, besteak beste
Merkatua eta kontsumitzeko erak aldatzen ari dira azken urteetan eta erabileragatik ordaintzeko joera zabaltzen ari da. Ohitura hori teknologiara ere zabaltzen ari da.
2023/01/05 - 16:37
Elikagaien prezioaren igoerak janari-kontsumoaren beherakada orokorra eragin du 2022an
Haragiaren eta arrainaren salmenta ia % 15 hondoratu da. Pasta, arroza eta lekaleak dira gutxien jaitsi diren produktuak. Urtea aurreko aldian baino % 8,8 kontsumo txikiagoarekin itxi da.
2023/01/05 - 15:30
BEZaren jaitsieran irregulartasunak izaten ari direla salatu du FACUAk
FACUAk 676 salneurri ikertu ditu. Zenbatekoak ziren BEZa jaitsi baino lehenago, eta zenbatean gelditu dira agindua sartu ondoren. Horietatik % 52an BEZaren jaitsiera ez da aplikatu.
2023/01/05 - 15:00
Zortzi supermerkatu kate salatu ditu Facuak, BEZaren deskontua ez aplikatzeagatik
Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona dira premia handiko zenbait produktu merkatu ez dituzten supermerkatu kateak. Guztira, 676 prezio aztertu dituzte, abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra.
2022/12/27 - 16:41
Hauek dira Espainiako Gobernuak krisiaren aurka onartutako neurri berriak
Zein neurrik jarraitzen dute berdin? Zeintzuk aldatu dira? Kontsulta itzazu Ministroen Kontseiluak prezioen igoerari aurre egiteko onartutako errege dekretuaren berrikuntzak.
2022/12/27 - 16:33
Nola eragingo die BEZaren jaitsierak elikagai desberdinei?
Espainiako Gobernuak sei hilabetez kenduko du premiazko elikagai guztien BEZa, eta jaitsi egingo du beste produktu batzuena.
2022/12/27 - 13:52
Sanchezek BEZa kendu die "premia handiko produktuei", eta erdira jaitsi du olio eta pastarena
Espainiako Gobernuak alokairuen prezioa izoztea ere adostu du kontratuak sei hilabetez berritu behar direnean. Bestalde, erregaiari hobari orokorra kenduko zaio.
2022/12/27 - 12:58
Moda, planetarentzat jasangarria den industria bihurtzeko bidean
Bide luzea dago oraindik egiteko, baina gure jantziek uzten duten arrastoagatik dagoen kezka gero eta handiagoa da.