KPIa
2022/07/29 - 11:30
KPIa % 10,8ra igo da uztailean, 1984tik markarik altuena
KPIaren igoera hori prezioen gorakadak eragin du, bereziki, janari eta edarien prezio altuek. Hala ere, erregaien prezioek behera egin dute.
2022/07/28 - 09:30
EAEko erakundeek neurriak onartuko dituzte gaur inflazioaren aurka
Lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek agerraldia egingo dute 11:00etan neurrien berri emateko.
2022/07/27 - 22:57
AEBko Erreserba Federalak 0,75 puntu igo ditu interes-tasak
Joan den martxoaz geroztik, laugarren igoera da, eta Erreserba Federalak ohartarazi du ez dela azkena izango. Inflazioa % 9koa da AEBetan, azken 40 urteotan eman den zifrarik altuena.
2022/07/26 - 12:53
Niño Becerra: "Udan 100 gastatzeko asmoa zuenak, gasta ditzala 80, udazkena zaila izango baita"
Ekonomialaria kritiko agertu da krisiari aurre egiteko Europan eta Espainiako estatuan hartzen ari diren neurriekin, eta ziurtatu du, bihar Ukrainan akordioa sinatuko balitz ere, inflazioak eta energiaren arazoak jarraitu egingo luketela.
2022/07/23 - 13:24
Lagardek esan du interes-tasak behar adina igoko direla inflazioa % 2ra itzultzeko
Europako Banku Zentraleko presidentearen esanetan, inflazioa "epe ertainera" % 2ra itzuliko da.
2022/07/22 - 15:59
Irailetik aurrera Bizkaiko metalgintzan "greba gehiago" egongo direla ohartarazi dute sindikatuek
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek salatu dute FVEM patronalak ez duela "eduki berririk" eraman negoziazio mahaiaren azken bilerara, eta ekoizpena geldituko dute berriro irailerako deituta dagoen horretarako "ulertzen ez badu aberastasuna langileen artean banatu behar dela".
2022/07/21 - 20:17
Erregaien prezioak behera egin du laugarren astez jarraian
Gasolioaren kasuan, litroa bi euro azpitik kokatu da, ekainaren hasieratik lehen aldiz.
2022/07/17 - 09:51
Euskadiko turismo sektoreak indarra hartu du: eskaintza eta eskari handiagoa, prezioek gora egin arren
KPIk gora egiten zuen bitartean, gerraren eraginez, Euskadin gora egiten jarraitzen zuen ohe, loaldi eta bisitari kopuruak, urtarrila eta maiatza artean. EAEn, turismoak BPGari egiten dion ekarpena % 6,4koa da, goraka etengabean mantendu den datua da.
2022/07/14 - 22:54
Energia horniduran etenak gertatu daitezkeela eta prezioek gora egin dezaketela ohartarazi du Urkulluk
Lehendakariak aitortu du "garai zailak" datozela, Repsoleko presidentearekin egindako bilera batean.
2022/07/14 - 16:34
Lan Harremanen Kontseiluaren arabera inflazio handiak bete-betean eragiten dio hitzarmenen negoziazioari
Hala ere, iazko eta aurtengo aurrerapenaren balantzea egitean, Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluaren presidenteak esan du enplegua oso ondo dagoela, eta ziurgabetasunak izan arren, ekonomiak aurreikuspen onak dituela.
2022/07/13 - 23:05
Zenbat gehiago ordainduko du familia bakoitzak prezioen igoeragatik?
Prezioetan izaten ari den igoerak familien ekonomian eragin zuzena du. 3.552 euroko gastu gehigarria egin beharko dute urte honetan. Etxebizitzagatik, uragatik eta energiagatik ia 2.000 euroko gastu gehigarria. Ohi baino 620 euro gehiago garraioagatik, eta ia beste hainbeste elikagaiengatik.
2022/07/13 - 20:04
ANk epaiketa hasi du Iberdrola Generacion eta lau zuzendariren aurka argindarraren prezioa igotzeagatik
Zuzendariek bi urteko kartzela-zigorrari eta, konpainiak, 84 milioi eurotik gorako isunari aurre egin beharko diote.
2022/07/13 - 16:26
Uztaileko KPI aurreratua % 10,2an kokatu da
Azken 37 urte hautetako inflaziorik handiena da hau. EAEn zertxobait baxuagoa izan da, % 9,6koa. Nafarroan, berriz, Estatuan bezala, % 10,2koa izan da. Gorakada horren eragileak erregaiak, etxebizitza eta elikagaiak izan dira.
2022/07/13 - 11:48
Erregaiek eta elikagai freskoek % 10,2raino igoarazi dute ekaineko KPIa
1985eko apiriletik, mailarik altuena da. Azpiko inflazioa % 5,5ekoa da, hau da, 1993ko abuztutik izandako altuena. EAEn, prezioek % 9,6 egin dute gora ekainean azken urtean, eta Nafarroan, aldiz, % 10,2.
2022/07/12 - 19:09
Espainiako Gobernuak nazioaren egoerari buruzko eztabaidan iragarritako 14 neurriak
Pedro Sanchezek neurri sorta iragarri du, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.
2022/06/30 - 16:37
Laborak Kutxaren ustetan, inflazioaren gorakada eten egingo da eta beherako joera hartuko du
Prezioen garestitzeak kalte egiten dio herritarren erosteko ahalmenari, baina Laborak Kutxaren esanetan, herritarrak gai dira momentuz eusteko.
2022/06/29 - 22:28
Noiz arte jarraituko du KPI indizeak igotzen?
Prezioen gorakada ez da gelditzen. Den-dena gero eta gehiago ari da garestitzen. Edozer erosten dugula ere, astero gehiago kostatzen zaigu. Eta ekaineko KPI aurreratua espero baino altuagoa izan da.
2022/06/29 - 16:17
1985etik izan duen mailarik altuenera iritsi da inflazioa, urte arteko % 10,2ko tasarekin
Urte hasieratik, urtarriletik hona, ikusi, gorakada oso azkarra izan da. Gorakadaren arrazoi nagusia erregaien eta elikagaien prezioen igoeran datza. Baita hotel eta jatetxeen garestitzean ere.
2022/06/29 - 11:09
Inflazioa % 10,2ra igo da ekainean, 1985etik izan den tasarik altuena
Elektrizitatearen, erregaien, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen gorakada nabarmendu dira berriro ere. Azpiko inflazioa % 5,5era igo da, 1993ko abuztutik izan duen mailarik altuenera.
2022/06/23 - 19:17
Gasolinak eta gasolioak marka berriak hautsi dituzte, eta bi euroen gainetik finkatu dira
Gasolina litroaren prezioak % 1,13 egin du gora azken zazpi egunetan. Dieselaren kasuan, litroaren salneurriak % 3,64 gora egin du azken astean.