KPI
2022/10/14 - 16:26
Elikagaien prezioak % 14,4 garestitu dira azken urtean
Lekaleak, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak eta haragia dira gehien garestitu diren produktuak. Guztira elikagaien prezio % 14 igo da irailean aurreko urtearekin alderatuz. Guztien artean, benetan aipagarria da olioaren prezioak izan duen gorakada, % 66.
2022/10/14 - 13:26
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
2022/10/14 - 11:30
Urte arteko inflazioa % 8,5era jaitsi da EAEn, eta % 9,8ra, Nafarroan, irailean
Azken hilabetean, urte arteko tasa zortzi hamarren jaitsi da EAEn, eta lau hamarren, ostera, Nafarroan. Bestalde, iraileko urte arteko inflazioa % 8,9koa izan da Espainiako Estatuan eta hiru hilabetean lehen aldiz % 10eko langatik behera gelditu da.
2022/10/14 - 09:43
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, iraileko KPIa eta Urkullu-Escriva batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/13 - 18:14
Urte arteko inflazioa % 8,2ra jaitsi da irailean AEBn
Abuztuan izandako urte arteko tasarekin alderatuta, hamarren bat egin du behera. Azpiko inflazioa, alegia, kontsumo prezioen igoera neurtzen duena elikagai freskoena eta energiarena kenduta, % 6,6ra igo da.
2022/10/13 - 16:26
Alemaniako urte arteko inflazioa % 10era igo da irailean
Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Alemaniako Errepublika Federala batu zirenetik izan den tasarik altuena da.
2022/09/29 - 11:57
Bigarren hilabetez jarraian jaitsita, % 9an kokatu da KPIa irailean
INEren behin-behineko datuen arabera, abuztutik, sei hamarren jaitsi da indizea, eta % 1,5, iaztik. Jaitsiera, batez ere, elektrizitatearen prezioen jaitsierak eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeak eragin dute.
2022/09/29 - 09:49
Albiste izango dira: Osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean, EITB Maratoia eta iraileko KPI aurreratua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/28 - 13:44
Eusko Jaurlaritzak % 2,1era murriztu du ekonomiaren hazkundea 2023rako
Mendebaldeko ekonomien inflazioak eraginda, Euskal Autonomia Erkidegorako aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu Exekutiboak. 2022an ere gutxiago haziko da: % 4,3.
2022/09/27 - 23:28
Hiru supermerkatu ezberdinetara joan gara erosketa egitera: non ote garestien?
Gure erredakzioko hiru kazetari erosketa bera egitera joan dira hiru herri eta supermerkatu ezberdinetara. Hau da emaitza.
2022/09/27 - 18:13
Getxo da erosketak egitean gutxien aurrezteko aukera ematen duen Estatuko bigarren hiria
OCUk urtero egiten duen txostenaren arabera, Bizkaiko udalerriko supermerkatuek 601 euro aurrezteko aukera ematen dute. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.000 euro ingurukoa da. Erosketa orga % 15,2 garestitu da, 34 urtean izandako prezioen igoera handiena.
2022/09/27 - 16:17
Azken 34 urteetan erosketa saskiaren prezioak izan duen igoerarik altuena izan da azken urtekoa
OCU kontsumitzaileen elkarteak iazko maiatzetik aurtengo maiatza bitartean 239 produkturen prezioak aztertu ditu, ia 1.200 supermerkatutan. Erosketa saskia osatzen duten produktuen prezioek inoizko igoerarik handiena izan dute, %15,2koa.
2022/09/22 - 23:59
Gomendagarria al da hipoteka aldagarria finko bihurtzea?
eitb.eus-ek Endika Alabort ekonomialariarekin hitz egin du hipoteka aldagarria finko bihurtzeko prozedura nolakoa den ulertzeko, eta une honetan hori egitea ideia ona ote den argitzeko.
2022/09/21 - 09:00
Alabort: 'Jendeak kontsumitzen jarraitzen du, etorkizunean dena garestiago egongo den beldurrez'
Endika Alabort ekonomialariaren esanetan, normalean krisi baten atarian jendea kontsumitzeko orduan kontserbadoreago bihurtzen da, baina, gaur egun, kontrakoa gertatzen ari da. Inflazioarekin, jendea gehiago kontsumitzen ari da, prezioak gehiago igoko diren beldurrez.
2022/09/21 - 09:00
Euriborra hipotekadunak itotzen hasi da
Inflazioa gorantz doala, Europako Banku Zentralak interes-tasak handitu behar izan ditu prezioen igoerari eusteko. Hala ere, igoera horrek Euriborra eta, ondorioz, hipoteka aldakorrak haztea eragin du.
2022/09/21 - 09:00
Ziurgabetasuna pandemiaren osteko susperraldian
80ko hamarkadaren erdialdetik inoiz ikusi ez den inflazioarekin, herritarrek kezkaz ikusten dute epe laburrera edo ertainera izango duten etorkizun ekonomikoa. Produktu energetikoen prezioek gora egiten dute etengabe, eta gainerako ondasun eta zerbitzuek eskalada horrekin bat egin dute.
2022/09/17 - 16:27
Produktuak % 6 eta % 9 artean batez beste garestitu dira supermerkatura heldu baino lehen
Bai banatzaileek bai ekoizleek prezioaren igoera dagoeneko mugatzen dutela ziurtatzen dute. Eroskiren esanetan, ez dago prezioak jaisteko tarterik, euren etekina % 2tik beherakoa baita.
2022/09/16 - 12:22
Garzon: "Erosketa orga merkatzea posible da; banaketa enpresek bat egin beharko dute lehenago edo geroago"
Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak nabarmendu duenez, banaketa enpresa handiei eskatu dietena da euren mozkin "oso altu" horiek "apaltzea", familien mesedetan.
2022/09/13 - 16:38
Uste baino gutxiago jaitsi da KPIa abuztuan, % 10,5eraino
EAEn, joan den hileko urte arteko tasa % 10,3koa da, eta Nafarroan % 11koa. Urtea hasi zenetik, prezioak % 6 garestitu dira Estatu espainiarrean, Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera.
2022/09/13 - 16:24
Kontsumitzaileak, premiazko produktuen prezioei mugak jartzearen alde
Kontsumitzaileen ustez, beharrezkoak diren proiektuak, zailtasunak dituztenek ere euskuratzeko modua izan dezatela lortu behar da.