Eusko Jaurlaritzak % 2,1era murriztu du ekonomiaren hazkundea 2023rako
Aurten, antza, % 4,3 haziko da Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia, eta datorren urtean % 2,1 handituko da da. Eusko Jaurlaritzak 2022ko eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu, hazkunde ekonomikoa murriztuta, "pandemiak dagoeneko ahuldu duen" mundu mailako ekonomia "kolpatu" duten gertakarien ondorioz.
Batez ere, 2023rako aurreikusita zegoen hazkundea erdira murriztu du. % 4,1etik % 2,1era igaro da hiruhileko batean. 2022ri dagokionez, gutxiago aldatu da aurreikuspena: % 4,5etik % 4,3ra.
Mendebaldeko ekonomien prezioen gorakada handia da ekonomiaren dezelerazioaren arrazoi nagusia. Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi du Txinaren ekonomiaren moteltzea aurreikusitakoa baino handiagoa izaten ari dela, eta Ukrainako gerra ere aipatu ditu.
"Sailak datozen hilotan aurreikusten den inflazioaren aldeko bilakaeraren baldintzapean jartzen ditu aurreikuspen berriak; izan ere, inflazioak egoera horretan kontuan hartutako portaera baino iraunkorragoa izango balu, horrek datorren urterako hazkuntza txikiagoa ekarriko luke", ohartarazi du Jaurlaritzak.
"Gatazka belikoak ezegonkortasun handia ekarri du energiaren eta lehengaien merkatuetan, eta, hala, inflazio-tasak hamarkadetan ikusi ez diren mailetara igo dira. Agente ekonomikoen ziurgabetasuna eta banku zentral nagusien politika ekonomikoko erantzuna —interes-tasak etengabe ari dira igotzen— herrialde garatuen jarduera ekonomikoa hozten hasi dira", azaldu du Sailak.
Lanari dagokionez, Jaurlaritzak aurreikusi du langabezia tasak murrizten jarraituko duela: 8,8 % aurten eta 8,3 % datorren urtean, 26.000 eta 12.000 lanpostu sortuta, hurrenez hurren.
Industriaren jarduera, ordea, gelditu egin da udan, "inguruneko herrialdeetan" bezala, kostuen gorakadaren, interes tasen igoeren eta ziurgabetasunaren ondorioz. Moteltasun horrek zerbitzuen hazkuntza erritmoari ere eragin dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.