KPI
2022/12/30 - 10:36
Cuenca: ''2023an Euriborra igotzea espero da, baina jada aurreikus daiteke 2024an jaitsiera etor daitekeela''
Niko Cuenca ekonomialari bilbotarrak esan duenez, azken hilabeteotako datuak kontuan hartuta, Euriborrak goranzko joerari eutsiko dio hastear dagoen urtean ere. Interes tasak % 3ko langa gainditzea ere ez du baztertu.
2022/12/30 - 10:05
KPIa puntu bat jaitsi da abenduan, eta urteko maila baxuenean dago: % 5,8
2022ko kontsumoen prezioen indizerik baxuena da, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuaren arabera.
2022/12/30 - 08:57
Albiste izango dira: Abenduko KPIa, Euriborraren urte amaierako balioa eta Peleren heriotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/29 - 16:16
10 familiatik 8k kalitate gutxiagoko elikagaiak erosten hasi dela onartzen du
10 familiatik 8k kalitate gutxiagoko elikagaiak erosten hasi dela onartzen du. %50ek ohiko arrain kontsumoa murriztu egin dute; %25ek barazki eta fruta gutxiago jaten dituzte.
2022/12/26 - 21:20
Elikagaiei loturiko neurriak espero dira, beste batzuk desagertzearen truke
Espainiako Gobernuak laguntza neurri gehiago bultzatzea erabaki du egungo egoerari aurre egiteko. Horrela, Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko hirugarren laguntza sorta.
2022/12/23 - 08:51
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, 2023ko aurreikuspen ekonomikoak eta Olentzero eta Mari Domingi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/14 - 10:30
Horrela garestituko zaigu Gabonetako menua
Azaroko urte arteko KPIa, ezagutzen dugun azken datua, erreferentziatzat har dezakegu Gabonetan erosketak zenbat garestituko diren jakiteko.
2022/12/14 - 10:24
KPIa % 6,8ra jaitsi da azaroan, elikagaien prezioak % 15,3 garestitu arren
Azukrea (% 50,2), olioa (% 31,5), esnea (% 30,9) eta arrautzak (% 27,1) dira gehien garestitu diren elikagaiak.
2022/12/09 - 16:39
Azukrea inoiz baino garestiago dago gozogileentzat; Arabako ibarretan uzta bilketan bete betean daude
EITB Media uzta horretan izan da, bai eta azukre lantegi batean ere. Azken datuen arabera, Estatu espainiarrean milioi bat tona azukre kontsumitzen da, eta erdia erremolatxatik ateratzen dute.
2022/12/08 - 21:13
Familia zaurgarrientzako elikagaien bonuak ezartzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua
PSOE eta Unidas Podemos inflazioari muga jartzeko neurriak negoziatzen ari dira. Tartean, elikagaien saskiari prezioa mugatzeko aukerak aztertzen ari dira. Urtea amaitu orduko zehaztu beharko ditu Exekutiboak.
2022/12/04 - 15:36
Noiz artekoa izango da prezioen igoera?
Gizarte politika egokiak edukitzea oso garrantzitsutzat jotzen dute adituek, herritar zaurgarrienak babeste aldera.
2022/11/30 - 12:55
Euroguneko urte arteko inflazioa sei hamarren jaitsi da azaroan, % 10eraino
Azpiko inflazioa, bestalde, % 5ean mantendu da.
2022/11/29 - 21:34
Horrela geratuko dira pentsioak 2023tik aurrera
Datorren urterako pentsioen % 8,5eko igoera aurreikusita, hazkunde horrek nola eragingo duen birpasatuko dugu, kasuz kasu.
2022/11/29 - 15:09
Pentsioek % 8,5 egingo dute gora
Eta hori zenbat da? Adibide modura, batez besteko pentsioa duenak, hau da, 1.352 euroko pentsioa duenak, 114 euro gehiago kobratuko du hilero. Neurria Euskadin dauden 568.000 pentsiodunei aplikatuko zaie.
2022/11/29 - 11:33
Pentsioak % 8,5 igoko dira 2023an
Azaroko inflazio datua aurreratuta, aukera dago datorren urterako pentsioen errebalorizazioa kalkulatzeko. Kotizaziopeko pentsioei dagokienez, Espainiako Gobernuak Aurrekontuetan aurreikusitako gorakada baieztatu egin da; eta kotizazio gabeko pentsioek % 15 egingo dute gora.
2022/11/29 - 10:40
Azaroko KPI aurreratua % 6,8an geratu da, laugarren hilabetez jarraian jaitsita
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, puntu erdi bat jaitsi da prezioen adierazlea, aurreko hilabetearekin alderatuta.
2022/11/15 - 15:19
Erosketa-saskia % 15,4 garestitu da urtebetean, historiako igoerarik handiena
Argindarraren eta gasaren merkatzeak eta garraio publikoaren deskontuek KPIaren beherakada bultzatu dute. Bizitza gero eta garestiagoa den arren, igoera hori motelduz doa. Moderazio hori, ordea, ez da erosketa-saskira iritsi.
2022/11/15 - 11:10
Urte arteko inflazioa % 6,9ra jaitsi da EAEn, eta % 8,4ra, Nafarroan, urrian
Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean. Irailetik urrira urte arteko tasa 1,6 puntu jaitsi da EAEn, eta 1,4 puntu, ostera, Nafarroan.
2022/11/15 - 08:40
Albiste izango dira: Mondragon Taldea, G20aren goi bilera eta urriko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/07 - 15:10
Tren zirkulazioa normaltasunez dabil, Renferen greba gorabehera
CCOOk, UGTk eta Semafek bertan behera utzi zuten lanuztea negoziazioan izandako aurrerapenengatik, baina CGTren ustez, aurrerapenak ez dira nahikoak. Gaur eta ostiralean, hilak 11, grebarako deia egin du sindikatuak. Garraio Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu Renfek.