Euroguneko urte arteko inflazioa sei hamarren jaitsi da azaroan, % 10eraino
Euroguneko urte arteko inflazioa sei hamarren jaitsi da azaroan (% 10eraino), aurreko hilean izandako % 10,6arekin alderatuta, Eurostatek gaur argitaratutako aurretiazko datuaren arabera. Espainiako estatua da inflazio txikiena duen moneta komuneko bazkidea, Eurostatek euroguneko herrialdeetako datuak konparagarriak izateko erabiltzen duen KPI harmonizatuaren tasa kontuan hartuta; % 6,6koa izan da inflazioa.
Gauzak horrela, 2021eko ekainetik euroguneko urte arteko inflazioak izan duen lehen jaitsiera izan da; % 1,9koa izan zen orduan. Geroztik, goranzko joera hartu du, inoiz ikusi gabeko zifrak gaindituz, bi digitu izatera iritsi arte.
Bestalde, azpiko inflazioa, produktu energetikoak, elikagaiak, tabakoa eta edariak alde batera uzten dituena, % 5ean mantendu da azaroan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako