KPIa
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/08/11 - 12:16
Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.
2023/08/10 - 23:23
Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian
Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
2023/07/31 - 20:59
Euroguneko ekonomia hazkundera itzuli da
2023ko bigarren hiruhilekoko BPG % 0,3 igo da eurogunean, eta inflazioa % 5,3an kokatu da.
2023/07/28 - 12:02
Uztaileko KPIa aurreratua apur bat igo da %2,3an kokatuta, baina azpikoak %6,2raino egin du gora
Bi hilabetez jarraian behera egiten egon ondoren, inflazioa lau hamarren igo da aurreko hilabetearekin alderatuta, baina zortzi puntu baino gehiago egin du behera, iazko datuei begiratuta. Azpikoak, alabaina, iazko maila berean jarraitzen du.
2023/07/27 - 18:08
Astez aste, erregaien prezioek gora egiten jarraitzen dute
Maiatzeko maximoak gainditu dituzte erregaiaren salneurriek, baina ez, ordea, Brent uplearen prezioak. Udako eskaria baliatzen dute ekoizleek.
2023/07/21 - 15:39
Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete
Urtebete igaro da Lagardek gidatzen duen erakundeak aurreko 11 urteetan hartu ez zuen erabakia hartu zuenetik: interes tasak igotzea inflazioari aurre egiteko. Iazko uztailean inflazioa %10etik gora zegoen. Ordutik hona, ondorioak askotarikoak izan dira, eta eragin handikoak.
2023/07/12 - 11:14
Urte arteko KPIa % 1,9an jarri da, 2021eko martxotik izan duen mailarik baxuena
Datu honetan eragina izan dute batik bat garraioaren eta jakien eta edarien prezioen jaitsierak. Azpiko inflazioak ere bi puntu egin du behera eta % 5,9an kokatu da.
2023/07/09 - 21:10
Frantziako Bankua: "Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez"
Inflazioa kontrolatzeko behar den denboran "interesek altu jarraituko dute", esan du François Villeroy de Galhau Frantziako Bankuko presidenteak.
2023/06/30 - 15:57
ELAk mobilizazio gehiago iragarri ditu Bizkaiko Eraikuntzan, patronalak soldata hobekuntzak proposatu arte
Negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuek bi greba egun izan dituzte azken asteetan, KPIaren eta enpresen irabazien araberako soldata igoerak eskatzeko.
2023/06/30 - 14:33
Euroguneko inflazioa % 5,5era jaitsi da ekainean, tasarik txikiena 2022ko otsailetik
Horrela, tasak zortzi hilabeteko beherakada kateatu du, joan den urrian ezarri zuen % 10,6ko maximotik. Ukrainako gerra hasi zenetik izan duen mailarik baxuena da.
2023/06/29 - 11:08
Inflazioa puntu bat baino gehiago apaldu da ekainean, % 1,9raino, mailarik baxuena 2021eko martxotik
Gainera, inflazioak bi hilabetez jarraian behera egin du. Azpiko inflazioa, berriz, % 5,9ra jaitsi da. INEk uztailaren 12an argitaratuko ditu ekaineko KPIaren behin betiko datuak.
2023/06/29 - 09:35
Albiste izango dira: Tourrari ongietorria Bilbon, inbestidura saioak Araban eta Gipuzkoan eta ekaineko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/23 - 13:40
Bizitzaren kostua eta osasun arreta dira EAEko herritarren bi kezka nagusiak
Azken Deustobarometroaren emaitzen arabera, azken sei hilabeteetan behera egin du prezioen igoerarekiko kezkak, eta osasunarekikoak, aldiz, gora egiten jarraitu du.
2023/06/13 - 12:38
Azukrea, gurina, oliba-olioa eta esnea dira urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak
Urtebetean gutxien garestitu direnak, berriz, ondorengo hauek dira: ogia (% 7,1), hegazti-haragia (% 5,8), fruitu lehorrak (% 5,7), fruta freskoak (% 4) eta arraina (% 3,6).
2023/06/13 - 11:08
Urte arteko inflazioaren igoera % 3,4an geratu da EAEn, eta % 3,6an, Nafarroan, maiatzean
Espainiako Estatuan maiatzean urte arteko tasa % 3,2an kokatu da. Erregaiak merkatu eta elikagaiak gutxiago garestitu direlako apaldu da, batez ere, inflazioa.
2023/06/13 - 09:59
Albiste izango dira: Maiatzeko KPIa, EAEko aurrekontuak eta Berlusconiri agurra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/31 - 15:48
Euskadi, inflazioaren eragin txikiena izan duten erkidegoen artean 2022an, % 7,3koa izan baitu
Pandemiarekin hasitako eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoek larriagotutako inflazio prozesuaren ondoren, % 7,39koa izan zen EAEn.
2023/05/31 - 09:57
Albiste izango dira: Hauteskundeen osteko negoziazioak, Hezkuntza Legea eta maiatzeko euriborra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/30 - 11:41
Urte arteko KPIa % 3,2ra jaitsi da maiatzean eta azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu
2021eko uztailetik izandako tasarik baxuena da. Batez ere erregaien merkatzeak eragin du beherakada, eta maila txikiago batean, elikagaien prezioak hainbeste ez garestitzeak.