Euroguneko ekonomia hazkundera itzuli da
Euroguneko barne produktu gordina hazkundearen bidera itzuli da aurtengo bigarren hiruhilekoan: % 0,3ko hazkunde arina izan du, Eurostaten datuen arabera. Inflazioa, bestalde, apaldu egin da uztailean, % 5,3raino, baina azpiko inflazioak oso maila altuetan jarraitzen du.
Europar Batasun osoan, ordea, BPGaren hazkundea gelditu egin da.
EBko herrialdeen artean, gehien hazei direnak Irlanda ( % 3,3), Lituania ( % 2,8) eta Frantzia (% 0,5) izan dira. Aldiz, gaizkien aritu direnak Suedia (%-1,5), Letonia (%-0,6), Austria (%-0,4) eta Italia (%-0,3) izan dira.
Bestalde, euroguneko urte arteko inflazio-tasa bi hamarren jaitsi da uztailean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta % 5,3koa da. Hori prezioen garestitze txikiena izan da 2022ko urtarriletik.
Uztaileko prezioen igoera batez ere energiaren kostuaren % 6,1eko jaitsieraren ondorio da; elikagai freskoen garestitzea, berriz, % 9,2koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren gehiago.
Hala ere, energiaren eragina kalkulutik kanpo utzita, inflazioaren urte arteko tasa % 6,7an kokatu da uztailean, aurreko hileko % 6,9aren aldean; elikagaien, alkoholaren eta tabakoaren prezioaren eragina ere kanpoan utzita, azpiko inflazio-tasa egonkor mantendu da, % 5,5ean.
Izan ere, 2021eko otsailetik lehen aldia da euroguneko azpiko inflazio-tasa indize orokorraren gainetik dagoela, eta horrek Europako Banku Zentrala (EBZ) bere diru-politikaren gogortze-zikloarekin jarraitzea ekarri dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako