Kutxabank

2023/03/29 - 16:13
Kutxabankek Euskadin errotuta jarraituko du
Banketxeen legeak behartuta bi aukera zituen. BBK akziodun nagusiak funts bat sortzea edo burtsara ateratzea. Gaur baieztatu du funtsa eratzeko beharrezko gutxiengo kopurua bildu duela: 231 milioi euro.

2023/03/29 - 14:32
BBK Fundazioak Kutxabanken errotzea bermatu du, 231 milioi eurotik gorako erreserba funtsa eratuta
Legeak ezarritako nahitaezko betekizun bat da 200 milioi euro baino gehiagoko erreserba funtsa izatea. Ezarritako epemuga baino bi urte lehenago bete du BBK-k baldintza hori.

2023/03/14 - 19:27
Bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, kutsatzearen mamua uxatuz
Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte iritsi da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09).

2023/03/14 - 06:00
Lehman Brothersek 2008an eragindako krisiaren mamua astindu du Silicon Valley Banken porrotak
Hala ere, aditu askoren iritziz, SVBren porrotak ez du Lehman Brothersen antzeko krisirik eragingo.
2023/03/13 - 10:45
Kontsumobidek Kutxabank zigortu du leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua kentzeagatik
Hainbat abusuzko praktika egiteagatik, 123.000 euroko isuna ezarri diote finantza entitateari, herritarrek zein EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen elkarteak aurkeztutako erreklamazioak tarteko.
2023/02/25 - 13:19
Kutxabankek 330,5 milioi euroko etekin garbia izan du 2022an, ia % 53 gehiago
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak eta Javier Garcia Lurueña kontseilari ordezkariak taldeko balantzea aurkeztu dute, eta 2022ko gertaerei aurre egiteko Kutxabankek erakutsitako gaitasuna azpimarratu dute.

2023/02/24 - 16:38
Kutxabankeko grebak 10 bulegotik 9 itxi ditu
Euskal Herritik kanpoko bulegoetan ere "jarraipena oso altua" izan omen da, kasu batzuetan "probintziako bulegoen % 100a itxita", sindikatuen arabera. Negoziatzeko eskatu diote zuzendaritzari. Kutxabankek, aldiz, esan du grebaren jarraipena % 60koa izan dela.

2023/02/24 - 14:23
Greba eguna Kutxabanken langile falta eta presioa salatzeko
LABen arabera, % 90ekoa da jarraipena EAEn, eta % 100ekoa Nafarroan.
2023/02/24 - 08:29
Greba gaur Kutxabanken, sindikatu guztiek deituta, langileen "muturreko egoera" dela eta
"Langile faltarekin" batera, ELA, CCOO, Pixkanaka, ALE, LAB eta Asprobank sindikatuek "neurrigabeko presioa eta jarraipen hierarkiko itogarria" salatu dituzte.

2023/02/21 - 15:47
1.455 milioi bildu ditu Espainiako Ogasunak energia enpresei eta bankuei ezarritako zergaren lehen ordainketan
Monterok zehaztu du 817,4 milioi euro bildu dituztela energia enpresetatik eta 637,1 milioi bankuetatik. Astelehenean bukatu zen lehen ordainketa egiteko epea.

2023/02/20 - 06:01
Bankuei ezarritako zergaren gakoak: Zer da, nortzuek ordainduko dute eta nola eragingo digu?
Ignacio Zubiri EHUko Ekonomia irakasleak bankuen ezohiko irabazie ezarritako zergaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2023/02/20 - 06:01
Bankuek eta enpresa elektrikoek azken eguna dute gaur Espainiako Gobernuaren zergaren lehen zatia ordaintzeko
Hala ere, bankuek zein enpresek ordainduko duten zenbatekoa itzultzea bilatuko dute. Horretarako, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarriko dituzte.

2023/02/17 - 11:13
Bankuen aparteko zergari jarritako helegiteak ez onartzea espero du Pedro Azpiazuk
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak nahiago du Espainiako Gobernuak onartutako ezohiko eta aldi baterako zergen aurkako errekurtso judizialek aurrera ez egitea.

2023/02/16 - 21:47
Kutxabankek helegitea jarri dio bankuen zerga berriari, eta kautelazko neurriak eskatu ditu
Errekurtsoa aurkezten duen hirugarren bankua da. Aldez aurretik, Bankinterrek eta Abanca bankuek eta AEB eta CECA patronalek ere egin dute. Zergak desabantailan jartzen dituela salatu du Kutxabankek.
2023/02/16 - 21:19
Kutxabankek helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei ezarritako zergaren aurka
Taldeak agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea eskatu du. Helegitea aurkeztu duen hirugarren bankua da.
2023/02/16 - 20:26
Energia enpresek ere helegitea aurkeztu diote ezohiko irabazien gaineko zergari
Atzo, bankuetako bi patronalek errekurtso bana jarri zuten Auzitegi Nazionalean, eta gaur Espainiako Energia Enpresen Elkarteak beste helegite bat jarri du. Zerga horren bitartez 400 milioi euro jaso litzake EAEk bi urtean.
2023/01/26 - 14:46
EAEko gazteriaren ia % 70ek euren iragan digital guztia ezabatu nahiko lukete
18-30 urteko 1.000 bat pertsonari egindako inkestaren arabera, gehiengo zabal batek izua dio deskonektatzeari eta % 60k aitortu du, bizitza digitala tarteko, egunero neke mentala/fisikoa edo antsietatea sentitzen duela.
2022/11/30 - 13:28
Anton Arriola, Kutxabankeko presidente berria
Orain arte BBK Fundazioaren patronatuko kide izan denak Gregorio Villalabeitiaren tokia hartuko du.
2022/11/22 - 13:11
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Niko Cuenca ekonomialariak azaldu digunez, Espainiako Gobernuak hipotekadun familia ahulenei ematen dizkien laguntzen ondorio nagusia da bankuek ez dituztela horrenbeste mozkin irabaziko eta beren kalifikazioa zertxobait aldatuta ikus dezaketela.

2022/10/28 - 15:47
Bere onera itzuli da Kutxabanken online zerbitzua
Bertan behera egon da zenbait orduz, eta milaka eta milaka erabiltzaile egon dira erabili ezinda.