Lan gatazkak
2025/01/02 - 18:08
BSHko beharginek elkarretaratzea egin dute Eskirotzeko lantegiaren aurrean, lanpostuak mantentzea eskatzeko
Enpresa-batzordeko kideak Jose Fuste operazio zuzendaria buru zuen BSH Espainiako ordezkaritza batekin bildu dira gaur Eskirotzeko lantegian. Fabrikaren kanpoaldean, berriz, langileek elkarretaratzea egin dute.
2025/01/02 - 17:41
Eskirotzeko enpresa-batzordeak BSHren Alemaniako zuzendaritzarekin hitz egin nahi du
"BSH Eskirotz lantegiaren zuzendaritza shock egoeran dagoela ikusten dugu, nik uste dut gu baino shock handiagoan daudela", azaldu du Juanjo Hermoso de Mendoza Eskirotzeko enpresa-batzordearen presidenteak.
2024/12/30 - 19:56
Gasteizko suhiltzaileek bertan behera utzi dituzte mobilizazioak, "aurrerapauso txikiak" ikusi dituztelako
Udalaren proposamenetan "zehaztapena" falta dela uste duten arren, hamabostaldi honetan mobilizazioak bertan behera utziko dituzte. Urtarrilaren 15ean jarraituko dute negoziatzen.
2024/12/23 - 07:59
Gasteizko suhiltzaileek bost eguneko greba hasi dute gaur, lan baldintzak hobetu eta flota berritzea eskatzeko
Lan batzordeak ohartarazi du Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotzi berriak, Cesar Fernandez de Landak, ez badie euren eskariei erantzuten, mobilizazioak gogortuko dituztela.
2024/12/21 - 17:48
Milaka lagun atera dira kalera Iruñean, ixtear egon daitekeen Ezkirozko BSHko langileei babesa adierazteko
Enpresa-batzordeak "Ezkirozko BSH ixtearen aurkako jarrera" azaldu du, eta irtenbideak bilatzearen alde agertu da, BSHko zuzendaritzak astelehenean langileei helarazi zien ixteko iragarpenari aurre egiteko.

2024/12/21 - 09:33
Avanzan aurrera jarraituko dute abenduaren 21erako eta 22rako deitutako grebekin
PESA zenaren plantillak horixe erabaki du enpresaren azken proposamena jaso ostean. Ekialdebusek, berriz, bertan behera utzi ditu lanuzteak, Aldundiak eskaeretako batzuk onartu ostean.
2024/12/19 - 20:43
Aurrerapausurik ez Udalaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren sindikatuen arteko negoziazioan
Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Segurtasun zinegotzi berria ELA, CCOO, LAB eta Sipla sindikatuekin bildu da, bakarka. Hiriko suhiltzaileek ere astelehenetik aurrera grebara joango direla iragarri dute.
2024/12/19 - 19:38
Lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen bigarren hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, UGT, LAB eta Steilasek
Hitzarmenak sektoreko ordezkarien % 63 baino gehiagoko babesarekin egin du aurrera, UGTk, LABek eta Steilasek babestu baitute. Aurreko hitzarmena duela 20 urtekoa zen, 2004koa. ELAk, ostera, ez du hitzarmena babestu, bere ustez, sektorearen aldarrikapen nagusiak ez direlako aintzat hartu.
2024/12/19 - 13:14
Etxeberriak Udaltzaingoko sindikatuei leporatu die "herritarrak euren aldarrikapenen gatibu" bihurtzea
Lan-gatazka bideratze aldera, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak Udaltzaingoan ordezkaritza duten sindikatuekin bilduko da gaur.
2024/12/19 - 12:49
Balenciaga ontziolaren etorkizuna kolokan, gaurko bileraren atarian
Zalantza bazegoen ere, Espainiako Gobernuaren ordezkariek parte hartuko dute ostegun honetako elkarrizketa mahaian. Hartzekodunen konkurtsoan sartu ondoren ontziola historikoaren egoera konpontze aldera erakundeak bilerak egiten ari dira egunotan.
2024/12/18 - 18:34
Begoña Pedrosa: ''Zertara dator greba deialdia negoziazioa irekita dagoenean?''
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, bere sailak hasieratik "jarrera irekia eta eraikitzailea izan du, sindikatuen ordezkari guztiekin akordioak bilatzean oinarritua".
2024/12/18 - 16:39
BSHko langileek enpresa ez ixteko alternatibak eskatu dizkiete Nafarroako Gobernuari eta enpresari
Ezkirotzeko BSH enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean, erakundeei eta enpresari astelehenean iragarritako lantegia ixteko asmoaren aurrean alternatibak bila ditzaten eskatzeko.
2024/12/18 - 16:28
Gasteizko suhiltzaileek bost greba egun egingo dituzte, lan baldintzak hobetu eta flota berritzea eskatzeko
Asteazken honetan hasi eta ostiralera arte luzatuko den itxialdiaz gain, protestak gogortu eta astelehenetik aurrera bost greba egin deitu dituzte. Besteak beste, Agirrelandako Suhiltzaileen Parkea birmoldatzea eta ibilgailu "zahar eta zaharkituak" berritzea eskatzen dute.
2024/12/18 - 15:20
BSHri Eskirotzeko lantegia ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote langileek eta Nafarroako Gobernuak
Mikel Irujo eta Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko kontseilariak lantegiko zuzendaritzarekin bildu dira, baina BHSren taldeak ez die itxieraren inguruko xehetasunik eman. Beharginek protesta egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, erabakia "bidegabea eta neurriz kanpokoa" dela salatzeko.
2024/12/17 - 22:32
Balenciaga ontziola, ofizialki hartzekodunen konkurtsoan
Konkurtso-administratzailea PKF Attest konpainia izango da, Sestaon Naval ontziolaren itxiera gidatu zuen enpresa bera. Balenciagaren hartzekodunek hilabete dute orain alegazioak aurkezteko.
2024/12/17 - 09:14
Gasteizko Udalak ikerketa zabaldu du, Udaltzaingoan izandako baja oldea argitzeko
Igande goizeko lan-txanda egitea zegokien udaltzain asko ez ziren bertaratu, baja hartu zutelako, eta horrek eragina izan zuen Maratoi Erdian.
2024/12/13 - 17:12
Enpresa salbatzeko mahaian parte hartzeko eskatu diote Balenciaga ontziolako langileek Espainiako Gobernuari
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumaiako Udalak eta Balenciagako zuzendaritzak onartu egin dute enpresa-batzordeak "mahai bateratu bat" osatzeko egindako proposamena, ontziolaren etorkizuna bermatuko duten konponbideak bilatzeko.
2024/12/08 - 16:52
Bertan behera utzi dute autobus gidariek erretiro aurreratua eskatzeko astelehenerako deitutako greba
CCOOk (% 40ko ordezkaritza) eta CGTk soilik deitu zuten biharko greba eguna, eta UGTk eta SLTk ez zuten bat egin, administrazioei erretiro aurreratua eskatzeko akordioa adostu baitzuten patronalekin.
2024/12/05 - 21:21
Ostalaritzako grebak jarraipen txikia izan du eta gehiago nabaritu da eskola-jantokietan
SEA Arabako patronalaren arabera, grebaren jarraipena % 0,6koa izan da. Deialdia egin duten sindikatuek, ELAk, UGTk eta CCOOk, batetik, eta LABek, bestetik, adierazi dute eskoletako jantokietara bideratuta zegoela lanuztea, aisialdira baino gehiago, eta haietan jarraipena positiboa izan dela.
2024/12/02 - 23:00
Alemaniako Volkswageneko 60.000 langilek bat egin dute astelehen honetan hasitako protestekin
Beharginen soldata % 10 txikitzeko asmotan dabil enpresa, gastuak murriztu beharrean dagoela arrazoituta. Gainera, Alemaniako hainbat lantegi itxi nahi ditu, 87 urtean lehen aldiz.