Lapurdi
2023/12/11 - 08:40
Eguraldiak epel eta lehor eutsiko dio astearte eguerdira arte
Hego haizeari esker, tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Bihar eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.
2023/12/10 - 18:15
Debekuaren gainetik, faroltxoak aireratu zituzten askok atzo Baionan, eta hondakin ugari agertu dira gaur
Haize bortitza zela eta, bertan behera geratu zen larunbat iluntzean faroltxoak askatzeko ekitaldia Baionan. Ordurako, baina, 12.000 ale salduta zeuden, eta ehunka lagunek sua piztu eta zerura botatzea erabaki zuten, euren kabuz, debekuari jaramonik egin gabe.
2023/12/10 - 17:30
Haserrea Baionako Udalean, debekua errespetatu ez eta faroltxoak askatu zituztelako atzo ehunka lagunek
Paperezko faroltxoen hondakinak nonahi agertu dira gaur Baionan. Jean Rene Etchegaray alkateak gogorarazi du Udalak bertan behera utzi zuela atzo ekitaldia, eta gertatutakoa "onartezina" dela esan du. "Zentzua" eskatu du datorren larunbaterako.
2023/12/09 - 20:55
Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik
Jendetza espero zen ikuskizunaz gozatzen gaur Baionan, baina eguraldiak ez du lagundu. Gaur zortzi, abenduaren 16an, askatuko dituzte faroltxoak, 19:00etan, Errobi ibaiaren ertzean.
2023/12/09 - 16:15
Biriatuko mugan auto-ilara luzeak izan dira
Baionako linternen ikuskizunak jende asko erakarri du eta auto-ilara luzeak izan dira Biriatuko mugan.
2023/12/06 - 15:14
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/18 - 21:47
Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa
Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.
2023/11/18 - 16:27
2.500tik gora ahots, bat eginik, Beskoitzeko Ikastolaren alde
Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deituta, manifestazio nazionala izan da larunbat honetan, Herriko Etxeari eskatzeko Ikastola eraikitzeko baimenak behingoz eman ditzan. Ikasleek 10 urte daramatzate prefabrikatuetan. Gaur egun 52 ikasle ditu Ikastolak.
2023/11/16 - 13:51
Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean
2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak euskararen aldeko lasterketak, Gipuzkoan, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.
2023/11/13 - 17:30
Burua moztuta zuen gorpu bat topatu dute Angeluko hondartzan
Suhiltzaileek atera zuten uretatik, atzo eguerdian. Poliziak ikerketa abiatu du hilotza identifikatu eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Dena dela, aurreratu dute denbora zeramala hilda.
2023/11/10 - 18:01
Nekazaritza jasangarriaren aldeko Lurrama azoka, igandera arte, Biarritzen
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko sareak sendotzea du helburu. Osasuna eta ingurumena zaintzeko gertuko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dute.

2023/11/05 - 12:15
Haizetearen ostean, barealdia
Eguraldiak egonkortzera egingo du datozen egunotan, nahiz eta astelehen gau partean zaparradak espero diren. Itsasoan, abisu horiarekin jarraituko dugu olatuengatik.
2023/11/04 - 23:10
Gazako sarraskia gelditzeko, konponbidea eta bakea eskatu dituzte Baionan
Ipar Euskal Herrian, bakea eskatu dute Palestinarentzat, hirugarren larunbatez jarraian. "Gazako sarraskia gelditu, konponbidea eta bakea" lelopean, ehunka pertsona bildu dira Baionako kaleetan.

2023/10/19 - 13:38
2022ko Euskaraldian parte hartu zutenen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte
2022ko ariketan 158.440 lagunek eman zuten izena. Horien % 77,6k ahobizi rola hautatu zuten, eta % 22,4k, berriz, belarriprest rola. Aurreko edizioekin alderatuta, % 11,1eko jaitsiera erakutsi dute datuek.

2023/10/11 - 13:52
Itxita jarraitzen duten mugako lau pasabideak urriaren 30ean irekiko dituztela iragarri du Frantziak
Horrela, Hendaiako Avenida zubia, Izpegiko lepoa eta Aldudeko eta Larraingo pasabideak berriz zabalduko dituzte, bi urte baino gehiago itxita izan ondoren. Bederatzi pasabide blokatu zituzten 2021eko urtarrilaren 14n. Frantziako Gobernuak segurtasun arriskuak argudiatuta itxi zituen pasabideak.
2023/10/07 - 17:00
12.000 sinadura bildu dituzte, Lapurdi-Gipuzkoa muga berriz ireki dezaten eskatzeko
Hendaiako auzapezak sinadurak jaso ditu, Hondarribiako eta Irungo alkateekin batera egindako ekitaldian. Frantziak gutxienez 2024ko apirilera arte mantenduko ditu lau pasabideak itxita.
2023/10/01 - 00:47
Suhiltzaileek 21 surflari erreskatatu dituzte Biarritzen, marea bizien itsasgorak harrapatuta
15:45 aldera izan da erreskatea eta uretako zein lurreko taldeek parte hartu dute, Angeluko suhiltzaileak tartean.
2023/09/30 - 18:17
Hilketa leporatu diete Baionako jaietan gizon baten hilketarekin lotuta atxilotutako zazpi lagunetatik bosti
46 urteko gizonak jipoia jaso eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen. Sazpi atxilotuetatik bost, 21 eta 27 urte bitartekoak guztiak, espetxera bidali dituzte behin-behinean; beste bi pertsona, berriz, epailearen zaintzapean daude.
2023/09/27 - 14:34
Sei gizon atxilotu dituzte Frantziako iparraldean, Baionako festetan gizon bat hiltzea egotzita
46 urteko gizona jipoitu egin zuten jaietako lehen egunean, eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen.