Leon XIV Aita Santua
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Leon XIV .a elizgizonek egindako abusuen biktimekin elkartu da ia hiru orduz
Belgikatik joandako 15 pertsona hartu ditu Aita Santuak Vatikanoan. Urriaren 20an ere antzeko topaketa bat egin zuen. Egun hartan, Abusuen Biktimen Batzorde Orokorreko (ECA) kide batzuekin bildu zen.
Carlo Acutis mende honetako lehenengo santu izendatu du aita santuak
Leuzemiak jota hil zen 2006an, 15 urterekin. Acutis apirilaren 27an kanonizatu behar zuten, baina zeremonia bertan behera geratu zen Frantzisko aita santua hil zelako.
New York Timesen ikerketa baten arabera, Leon XIV aita santuak Kantabriako sustraiak ditu
Ikerketak azaldu du hamaikagarren belaunaldiko lau herenaitonamonak Isla herriko kapareak zirela XVI. mendean.