SEXU-ABUSUAK ELIZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leon XIV .a elizgizonek egindako abusuen biktimekin elkartu da ia hiru orduz

Belgikatik joandako 15 pertsona hartu ditu Aita Santuak Vatikanoan. Urriaren 20an ere antzeko topaketa bat egin zuen. Egun hartan, Abusuen Biktimen Batzorde Orokorreko (ECA) kide batzuekin bildu zen.

León XIV

Leon XIV .a aita santua artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Leon XIV .a aita santua Belgikatik joandako 15 lagunekin bildu da larunbat honetan Vatikanoan. Ia hiru ordu iraun dituen bileran, adingabeak zirenean hainbat elizgizonengandik jasotako abusuen inguruan hitz egin dute, eta bileraren ostean, elkarrizketa "sakona eta mingarria" izan dutela jakinarazi du Egoitza Santuko prentsa-bulegoak.

"Gaur arratsaldean, Leon XIV.a aita santua Belgikatik etorritako hamabost pertsonarekin bildu da, adingabeak zirenean kleroko kideek egindako abusuen biktimekin, alegia", dio oharrak. "Bilera biktimekiko hurbiltasun, entzute eta elkarrizketa giroan izan da, sakona eta mingarria izan da, ia hiru ordu iraun du, eta otoitz eginez amaitu da", gaineratu dute.

Gaurkoa ez da Leon XIV.ak egiten duen honelako lehen topaketa. Urriaren 20an, izan ere, Abusuen Biktimen Batzorde Orokorreko (ECA) kide batzuekin bildu zen Vatikanoan. Erakunde horrek eliza katolikoko kideen eskutik sexu-abusuak jasan dituzten 30 herrialde baino gehiagotako biktimak ordezkatzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X