Vatikanoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leon XIV.a aita santuak Zelenski hartu du bere aitasantutzaren hasierako mezaren ondoren

Zelenski JD Vance AEBko presidenteordearekin ere bildu da Erroman. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Roberta Metsola Europako Ganberako presidenteak Leon XIV.a aita santuak bakearen alde igande honetan emandako mezua azpimarratu dute.
Zelenski eta aita santua, igande honetan, Vatikanoan. EFE.
Zelenski eta aita santua, igande honetan, Vatikanoan. EFE.

Leon XIV.a aita santuak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea hartu du igande honetan, bere aitasantutzaren hasierako meza eman ostean.

Ukrainako ordezkaritzari harrera egin dio Vatikanoan, Zelenski eta Olena Zelenska emaztea buru zirela. Andrii Sybiga Atzerri ministroak, Andriy Jermak Presidentetzako Bulegoko buruak eta Andrii Jurash Ukrainako enbaxadoreak ere lagundu diote Zelenskiri.

Behin bilera amaituta, Zelenskik esker mezua zabaldu du sare sozialetan. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Vatikanoari Ukrainaren eta Errusiaren arteko zuzeneko negoziazioetarako plataforma gisa jarduteko egindako eskaintzagatik", eta gaineratu duenez, "emaitzak lortzeko bada, edozein formatutan" hitz egiteko prest dago.

Gainera, Leon XIV.ak meza eman ondoren, Zelenski JD Vance AEBko presidenteordearekin ere bildu da. Bien arteko bilera ateak itxita egin dute Villa Tavernan, AEBk Italian duen enbaxadorearen egoitzan, eta bertan izan dira Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria eta Andrii Jermak Ukrainako Presidentearen Bulegoko burua ere.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Roberta Metsola Europako Ganberako presidenteak Leon XIV.a aita santuak bakearen alde igande honetan emandako mezua azpimarratu dute.

Von der Layenen aburuz, "mundu osoan, eta bereziki gure kontinentean, garrantzia handia duen mezua da". "Europan badakigu bakea ezin dela egintzat jo. Eraiki, zaindu eta estimatu egin behar da", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X