Maule
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat.
Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.
Ziklogenesia baretu egin da: normaltasuna errepideetan eta ez da gorabehera azpimarragarririk izan
Matxitxakon (Bermeo), ostiral honetan, haize-bolada handiak izan dira, eta 147 km/h-raino iritsi dira arratsaldean. Denboraleak larunbatean ere jarraituko du, baina bareago.
Hotzak hartuko du Gabon gaua, Eguberri izoztu baten atarian
Euria eta tenperaturen beherakada izango dira protagonista Euskal Herriko Gabon gauean. Bide berean izango dugu Eguberria: hotza, izotzaldia eta elurra kota baxuetan.
Euria eta tenperatura baxuak izango dira nagusi abenduko lehen astean Euskal Herrian
Astelehenetik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da. Hala ere, asteartean euria eta zeru estaliak ekarriko ditu korronte hotz berri batek, eta tenperaturak behera egingo du, baita izotza ekarri ere punturik altuenetan.
Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko
Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.
Ur-murrizketa gehiago Ipar Euskal Herrian, lehorteagatik: ureztatzea, arrantzatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu egin dute
Egoera bereziki kezkagarria da Zuberoa zeharkatzen duen Ühaitza ibaian. Izan ere, emaria nabarmen txikiagoa da: uztailean segundoko lau metro kubikokoa zen, eta abuztuan horren erdira jaitsi da.
Gau beroa Euskal Herriko toki askotan, 30 ºC inguruko tenperaturekin
Gaur gauerako beroa protagonista izatea espero da berriro lurraldeko toki askotan, baina atzokoarekin alderatuta, tenperaturek beheranzko joera hartuko dute.