Hotzak hartuko du Gabon gaua, Eguberri izoztu baten atarian
Euria eta tenperaturen beherakada izango dira protagonista Euskal Herriko Gabon gauean. Bide berean izango dugu Eguberria: hotza, izotzaldia eta elurra kota baxuetan.
Euskal Herriak negu garaiko Gabon gaua biziko du: giro hotza, zeru estaliak eta euria protagonista; batez ere, arratsaldetik aurrera.
Goizean zehar euri meheak izango ditugun arren, egunak aurrera egin ahala prezipitazioak orokortu egingo dira, eta Bizkaira eta Gipuzkoara ez ezik, Arabara, Nafarroako erdialdera eta Ipar Euskal Herrira ere iritsiko dira.
Tenperaturari dagokionez, arratsaldean eta gauen nabarituko da gehienbat tenperatura beherakada. Haizeak aire-masa hotza ekarriko du. Horrek tenperaturak pixkanaka jaistea eragingo du, eta elur-kota 1 000 metrotik beherakoa izango da.
Eguberriak ere , abenduaren 25ak, hotza izango du protagonista. Tenperatura maximoak neguko balio baxuetan mugituko dira eta izotzaldia izango dugu barnealdeko eremu zabaletan.
Goizean prezipitazio txikia ekarriko du egunak. Beraz, 500-600 metrotik gora elurra ere egin dezake, baina malutaren bat kota baxuagoetan ere bota dezake. Hala ere, prezipitazio eskasak zaildu egingo du elurra egonkortzea.
Ostiralean, abenduak 26, ordea, eguraldiak egonkortzeko joera hartuko du. Ebroko haranak eta Nafarroako ekialdeak zeru oso hodeitsuekin eta prezipitazio txiki batzuekin jarraituko dute; Kantauri isurialdean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta zerua irekiagoa izango da kostaldean eta mendebaldean.
Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, naiz eta minimoek baxuak izaten jarraituko dute. Gainera, barnealdean izotza izango dugu. Elur-kota 1.000 metrotik gorakoa izango da, eta ekialdeko haizeak ahul joko du.
Horrenbestez, Eguberri hasiera hotza eta neguko giroa izango dugu Euskal Herri osoan. Gabon gaua euritsua eta Eguberrian, batez ere barnealdean, neguak jada lekukoa hartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.