Merkantzia-garraioa

2022/10/14 - 16:33
Findegien afera dela, mugimendua areagotu egin da muga inguruko gasolindegietan
Frantziako findegietako arazoa gehien nabaritzen ari direnak garraiolariak dira, Frantzia zeharkatu behar dutenak mugaren hegoaldean gelditzen dira depositua betetzera.
2022/10/06 - 19:49
Bizkaiak % 10eko beherapenak aplikatuko dizkie urtarriletik aurrera kamioilariei AP-8an eta supersaihesbidean
Bestalde, deskontu berriak egingo dira erabileraren maiztasunaren eta motor motaren arabera, eta horiek ere 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
2022/10/06 - 11:39
Trafikoa normaltasunera itzuli da Errenteriatik Donostiarako bidean, zisterna-kamioi batek su hartu ostean
Suaren ondorioz, zirkulazioa erabat eten behar izan dute 07:20ak aldera AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu. 08:30ak aldera, baina, bi bideak ireki dituzte berriz ere.
2022/10/06 - 11:12
Zisterna-kamioi batek su hartu du gaur goizean, eta GI-20 errepidea itxi behar izan dute Errenterian
Ezbeharra 07:20 aldera gertatu da eta Donostiako saihesbidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Garbiketa-taldeek ingurua garbitzea lortu dute, eta errepidea irekita dago bi noranzkoetan.