Merkataritza
2025/04/10 - 21:25
Merkatuen balizko manipulazio baten itzala Trump Administrazioan
Hainbat ordezkari demokratak eskatu dute ikertzea Gobernuan zein pertsonak zuen presidentearen jarrera aldaketaren berri muga-zergen inguruan, eta ea etekina atera dioten informazio horri.
2025/04/10 - 19:20
Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?
AEBren zor handiak eta haren zati garrantzitsu bat atzerriko inbertitzaileen esku egoteak, besteak beste, Txinaren esku; 10 bilioi dolarreko galera eragin duten burtsen beherakadek eta Trumpen gertukoenen arteko ika-mikek erabakia bultzatu ahal izan dute.
2025/04/10 - 15:16
Elkargi: ''Fragmentazioaren kontra, Europa sendo eta indartsuagoa izan dadin behar dugu''
Donald Trump AEBko presidenteak abiatutako merkataritza gerra dela eta, Zenon Vazquez Elkargiren zuzendari nagusiaren iritziz, Europar Batasunak negoziatu behar du eta ez estatukideek, norbere kabuz. "Pausoak eman behar ditugu Europa gisa, "Europak tamaina dauka aurre egiteko", gaineratu du.
2025/04/10 - 09:42
Albiste izango dira: Menia merkataritza gerran, Glasgow Rangers-Athletic eta suteen prebentzioa etxean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/10 - 00:16
MMEk ohartarazi du Txinaren eta AEBren arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela; eta munduko BPGa, % 7
Munduko Merkataritza Erakundeak gogorarazi duenez, bi potentzien arteko merkataritza mundukoaren % 3 da, eta bien arteko konfrontazioak "inplikazio zabalagoak ditu, aurreikuspen ekonomiko globalaren kalterako".
2025/04/09 - 22:33
Europar Batasunak 90 egunez % 10eko muga-zerga izango du
AEBko goi-funtzionario batek azaldu duenez, Washingtonek salbuespen hori EBra zabaltzea erabaki du, oraindik ez duelako errepresaliarik hartu. Hala ere, Europar Batasunak gaur arratsaldean iragarri ditu AEBen aurkako lehen neurriak.
2025/04/09 - 16:01
AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez
Pekinek % 50 handitu ditu AEBri bihartik aurrera ezartzekoak zizkion arantzelak. Horrez gain, Munduko Merkataritza Erakundean kexa aurkeztu du, eta ohartarazi, gerra komertzialen kontra dagoen arren, bere "interes legitimoak irmo defendatuko" dituela.
2025/04/09 - 11:04
Jardunaldi mixtoa munduko burtsetan: Europako merkatuek behera egin dute; Txinakoek eta AEBkoek, aldiz, gora
Europan, Parisek % 3,34 galdu du, Frankfurtek % 3, Londresek % 2,92, Milanek % 2,75 eta Madrilek % 2,22. Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera.
2025/04/09 - 09:51
Txinak "amaierara arte" borrokatuko du, eta Bruselak eskatu dio ez dezala gerra komertziala gordinarazi
Trumpek hitzari eutsi dio eta ezarri egin du Beijingen kontrako % 50eko muga-zerga. Gaur sartu dira indarrean % 104ko muga-zergak.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/09 - 09:46
Trumpen muga-zergak, herrialdez herrialde
Txina da denen buru, % 104ko arantzelekin. Hegoaldeko ekonomia ahul askok % 40-50eko zergak pairatuko dituzte, hala nola, Lesotho (% 50), Kanbodia (% 49), Laos (% 48), Madagaskar (% 47) eta Vietnam (% 46).
2025/04/09 - 07:00
Lehendakariak Trumpen muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du gaur
Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
2025/04/08 - 21:18
Trumpek bete egin du mehatxua, eta bikoiztu egin ditu Txinako produktuen gaineko muga-zergak, % 104ra arte
Beijingeko produktuen gainean ezarritako zergak gauerdian sartuko dira indarrean. Gaur bertan, Txinako agintariek "irmo gaitzetsi" dute Ameriketako Estatu Batuak "xantaiaka ibiltzea".
2025/04/08 - 18:41
Espainiako Gobernuak 14.000 milioitik gorako egitasmoa onartu du AEBko muga-zergen eragina murrizteko
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak azaldu duenez, egitasmoaren helburua "konfiantzazko" mezua helaraztea da, eta "erabakiak hartzeko orduan burua hotz jokatzea" eskatu du.
2025/04/08 - 16:20
Trumpen muga-zergen aurrean, Eusko Jaurlaritzak enplegua defendatu eta merkatu berriak bilatuko ditu
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean emango du lehen neurri-sortaren berri, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bilerak emandakoak. Horrez gain, datorren astelehenean bilera-sorta egingo du talde politiko guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/08 - 15:05
Pradalesek asteazkenean iragarriko ditu muga-zergen aurkako neurriak eta astelehenean bilera-sorta egingo du
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean iragarriko du zer neurri hartuko duen Trumpen muga-zergei aurre egiteko, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera-sorta egingo du talde politiko guztiekin, Vox salbu.
2025/04/08 - 12:17
Burtsek lasaitua hartu dute gaur, hiru eguneko odolustearen ondotik
Asiako burtsa nagusiek gora egin dute gaur, eta Tokio izan da irabazien buru, % 6ko igoerarekin itxi baitu. Europako burtsa nagusiek ere egin dute gora: Londresek % 2,71 egin du gora, Parisek % 2,50, Frankfurtek % 2,48 eta Milanek % 2,44. Era berean, New Yorkek berdean ireki du gaurko saioa.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/07 - 20:10
% 50 gehiagoko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari
AEBko presidenteak asteartera arteko epea eman du, Beijingek bere muga-zergak kentzeko.
2025/04/06 - 14:00
Elon Muskek espero du AEBk eta Europak beren muga-zergak kentzea etorkizunean
Italiako Liga alderdi ultraeskuindarrak Florentzian egindako ekitaldi batean hitz egin du Muskek. Europarren eta estatubatuarren artean mugitzeko eta bi eremuetan lan egiteko "askatasun handiagoa" egon dadin proposatu du.