Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MMEk ohartarazi du Txinaren eta AEBren arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela; eta munduko BPGa, % 7

Munduko Merkataritza Erakundeak gogorarazi duenez, bi potentzien arteko merkataritza mundukoaren % 3 da, eta bien arteko konfrontazioak "inplikazio zabalagoak ditu, aurreikuspen ekonomiko globalaren kalterako".
Shanghai (Txina). Argazkia: EFE
Shanghai (Txina). Argazkia: EFE

Ngozi Okonjo-Iweala Munduko Merkataritza Erakundearen zuzendari nagusiak gaur ohartarazi duenez, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) eta Txinaren arteko tentsio komertziala areagotzeak bi potentzien arteko merkataritza % 80 murriztu dezake, eta munduko BPGa % 7 jaitsi.

Donald Trump AEBko presidenteak Txinari ezarritako muga-zergak % 104tik % 125era "berehala" igotzea erabaki du gaur. Halaber, 90 eguneko etenaldia iragarri du muga-zergetan, haien aurka erantzun edo errepresalia komertzialik hartu ez duten estatuei.

Bestalde, Txinak Ameriketako Estatu Batuei, MMEn egindako bilera batean, nazioarteko arau komertzialak urratzea eta merkataritza sistema multilaterala ahultzea leporatu die gaur.

Txinako ordezkaritzaren arabera, ez dago "elkarrekikotasunik" Trumpek iragarritako muga-zergen igoera orokorrean, baizik eta Estatu Batuen interesen lehentasuna, beste estatu batzuen eskubide legitimoen kaltetan.

Gogorarazi du Estatu Batuak direla merkataritza sistema multilateralaren onuradun nagusietako bat, eta defizit edo superabit komertzialak soilik kontuan hartuta zenbatzea ikuspegi engainagarria dela.

Txina eta AEB, munduko merkataritzaren % 3

Okonjo-Iwealak gogorarazi du AEBk eta Txinak munduko merkataritzaren % 3 ordezkatzen dutela elkarrekin, eta bien arteko konfrontazioak "ondorio zabalagoak" dituela, "aurreikuspen ekonomiko globalak kaltetu ditzaketelako".

MMEren zuzendari nagusiak azaldu duenez, ondorio makroekonomiko negatiboak ez dira AEBra eta Txinara mugatuko, baizik eta beste ekonomia batzuetara, batez ere gutxien garatutako estatuetara.

MMEren ustez, munduko merkataritza "ildo geopolitikoetan" zatikatzeko arriskua dago, hau da, ekonomia globala gutxienez bi bloketan banatzeko arriskua. Horren ondorioz, munduko BPG erreala ia % 7 murriztu daiteke epe luzera, erantsi duenez.

"Merkataritza desbideratzea mehatxua da, eta erantzun global koordinatua behar du. Erronka horri lankidetzaren eta elkarrizketaren bidez konpontzea eskatzen diegu MMEko kide guztiei", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X