Trumpek leundu egin du munduaren aurkako gerra komertziala, baina gordindu egin du Txinaren kontrakoa
Donald Trump AEBko presidenteak mundu osoaren aurka abiatutako gerra komertzialak norabidea aldatu egin du gaur berriro.
Agintariak gordindu egin du Txinaren aurkako merkataritza-gerra, % 125era igo baitizkio muga-zergak, baina, aldi berean, 90 egunez eten dizkie AEBren aurka neurririk hartu ez duten 75 herrialderi, eta % 10eko arantzel orokorra ezarri die. Trumpek muga-zergen eten izana justifikatu du, "jendea apur bat beldurtzen ari zelako".
Trumpek bere sare sozialean azaldu duenez, Washingtonekin negoziatu nahi izan dutelako leundu dizkie arantzelak herrialde horiei.
"90 eguneko ETENA onartu dut, eta epe horretan muga-zergak % 10era jaistea", iragarri du Trumpek.
Aldi berean, areagotu egin du Beijingen aurkako presioa, eta zergak % 125era igo dizkio, uste baitu "errespetu falta" izan zela AEBren aurkako neurriak hartzea.
AEBko presidenteak ziurtatu du Txinarekin eta Washingtongo gainerako bazkide komertzialekin akordio bat lortzeko asmoa duela, baina "bidezko akordioak" izan beharko direla ohartarazi du.
Ustekabean, Trumpek AEBren aurka neurririk hartu ez duten herrialdeen zerrendan sartu du Europar Batasuna (gaur bertan lehen muga-zergak onartu dituzten arren), eta, ondorioz, Hogeita zazpiek % 10eko tarifa izango dute hiru hilabetez, % 20koa izan beharrean.
Trumpek mezua publikatu eta gero Etxe Zurian egindako agerraldi batean, Scott Bessent Altxor idazkariak baieztatu du Vietnamekin, Japoniarekin, Hego Korearekin eta Indiarekin abiatuko dituztela orain lehen negoziazioak.
Horren esanetan, etenaldi partziala presidentearen estrategiaren parte da, eta ez duela atzera egin presioen aurrean.
"Ez erantzun muga-zerga gehiagorekin, eta saritu egingo zaituztegu", nabarmendu du, Trumpen jarrera laburbiltzeko.
"Negoziatu nahi duen edozeini entzutegi prest gaude", gaineratu du.
"Ipurdia musukatu didate"
Asteazkenean, Trumpek iseka egin zien negoziazio bila Etxe Zurira jo zuten herrialdeei. "Deika ari zaizkit, ipurdian musu ematen ari zaizkit. Irrikaz daude akordioa lortzeko", adierazi zuen, Batzorde Errepublikanoaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.