Europar Batasunak 90 egunez % 10eko muga-zerga izango du
Donald Trump AEBko presidenteak 90 eguneko etenaldia iragarri du gaur muga-zergetan, bere egitasmoaren aurka errepresalia komertzialik hartu ez duten eta irtenbide negoziatu bat bilatu duten estatuei. Horrela, Europar Batasunak 90 egunez % 10eko muga-zerga izango duela baieztatu du Etxe Zuriak.
AEBko goi-funtzionario batek azaldu duenez, Washingtonek salbuespen hori EBra zabaltzea erabaki du, oraindik ez duelako errepresaliarik hartu. Hala ere, Europar Batasunak gaur arratsaldean iragarri ditu AEBen aurkako lehen neurriak.
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak 90 eguneko etenaldia baieztatu du muga-zergen aplikazioan, eta horien "oinarri" globala % 10ekoa izango dela iragarri du.
Lehen negoziazioak Vietnam, Japonia, Hego Korea eta Indiarekin egingo dituztela jakinarazi du idazkariak. Bessent hedabideen aurrean agertu da Etxe Zurian, Trumpek iragarpena egin eta minutu gutxira.
Kameren aurrean, Bessentek AEBko agintariaren estrategiaren parte gisa aurkeztu du etenaldia, eta ez burtsako merkatuetan izan berri diren beherakaden aurreko erantzun gisa. Altxorreko idazkariaren ahotan, Trumpen politikak Txinatik gertuen dauden estatu batzuk, Vietnam kasu, Washingtonekin akordioak bilatzera bultzatu dituztelako.
"Ez erantzun errepresaliekin eta sarituak izango zarete", adierazi du Bessentek, Trumpen jarrera azaltzeko saiakeran.
Bessentek azaldu duenez, Kanada eta Mexiko, apirilaren 2ko zerga globalaren eta gehigarriaren kanpo, orain bai daude % 10eko muga-zerga igoera unibertsala izango duten estatuen zerrendan. Baina gutxi geroago Etxe Zuriak esan du Mexikok eta Kanadak ez dutela muga-zergarik izango, Bessentek esandakoa zuzenduz.
Bessentek baieztatu duenez, Brasilek eta Latinoamerikako beste herrialde batzuek, besteak beste, % 10eko "oinarrizko tasa" berriaren eraginpean daudenek, muga-zerga horri eutsiko diote datozen 90 egunetan.
Funtzionarioaren hitzetan, Trumpek "ausardia handia" erakutsi du AEBrekin defizit komertzial esanguratsuak dituzten estatuekin berriro negoziatzeko helburuarekin hartutako neurriengatik.
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak ere defendatu du hori zela Trumpen estrategia hasieratik, eta ez duela erabakia hartu merkatuetako beherakaden aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".