Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko produktuen gaineko muga-zergak % 125eraino igoko ditu Txinak

"Washington Txinaren interesen aurka badoa, amaierara arte gogor erantzungo diogu", esan du Estatu Kontseiluko Muga-zergen Batzordeak.
AEBko produktuen gaineko muga-zergak % 125eraino igoko ditu Txinak
AEBko produktuen gaineko muga-zergak % 125eraino igoko ditu Txinak. Argazkia: EFE

Txinak iragarri du apirilaren 12tik aurrera % 84tik % 125era igoko dituela AEBtik inportatutako produktuen gaineko muga-zergak, Washingtonek onartutako azken zerga-sortari erantzunez.

Apirilaren 12an sartuko da indarrean Estatu Kontseiluko Muga-zergen Batzordeak iragarritako neurria. Azken honek AEBren politika komertziala salatu du "nazioarteko merkataritzaren arauak larriki urratzen dituelako, jazarpen politika unilateral batean oinarrituta".

"AEBk ez die arau ekonomiko globalei jaramonik egin", esan du ohar batean. "Txinak irmoki gaitzesten ditu azken neurriak, gure pazientziak ere mugak baititu", adierazi dute.

"Washington Txinaren interesen aurka badoa, amaierara arte gogor erantzungo diogu", jaso dute testuan.

Hitz horien zakarkeria gorabehera, Pekinek zehaztu duenez, AEBko produktuak "Txinako merkatu errealetik kanpo" daude, eta, beraz, zergak handitzen jarraitzeak ez luke zentzurik, "hutsala" litzateke, eta "munduko ekonomiaz trufatuko litzateke".

Hasiera batean, % 50eko muga-zergak ezarri zizkion Txinari Trumpek. Horren aurrean, Pekinek % 34tik % 84ra igo zizkion zergak AEBri.

Atzean geratu ezinda, % 125eraino handitu zituen Trumpek produktu txinatarren gaineko muga-zergak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X