Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira

AEBko Presidentetzak ostegun honetan argitaratu du Pekini ezarritako zergak % 125era igotzea jasotzen duen zuzenketa, eta ehuneko hori gehitu egiten zaio apirilaren 2an Trumpek munduko ia herrialde guztiekin merkataritza gerra hasi aurretik zegoen % 20ko kargari.
He-He Yongqian, Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramailea. EFE.
He-He Yongqian, Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramailea. EFE.

Donald Trump AEBko presidenteak Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira, Etxe Zuriak CNBC telebista kateari baieztatu dionez.

AEBetako Presidentetzak ostegun honetan argitaratu du Pekini ezarritako zergak % 125era igotzea jasotzen duen zuzenketa. Funtzionario batek kateari baieztatu zionez, joan den apirilaren 2an errepublikanoak ia munduko herrialde guztiekin merkataritza gerra hasi aurretik zegoen % 20ko muga-zerga gehitu behar zaio, eta beraz, guztizko zerga % 145ekoa da.

Bazkide komertzialekin negoziatzen jarraitzen du New Yorkeko handikiak eta Txina da atzo ezarritako 90 eguneko zerga-etenetik kanpo utzi zuen herrialde bakarra.

Trumpen arabera, Pekinek "errespetu falta" erakutsi die merkatuei. Azken igoera horren aurretik, Asiako erraldoiak % 104ko zergak ezarriak zizkion eta AEBren aurkako muga-zergak aktibatu zituen kopuru hori berdintzeko.

Txinako Gobernuak ziurtatu duenez "borondate irmoa" eta "baliabide ugari" ditu, AEB "bere neurri murriztaile ekonomiko eta komertzialak areagotzen" saiatzen bada hari "erabakitasunez" erantzuteko.

"Noizbait, etorkizun hurbilean, Txina konturatuko da Estatu Batuei eta beste herrialde batzuei iruzur egiten zien garaia jada ez dela jasangarria, ezta onargarria ere", esan du Trumpek Truth Social sare sozialean.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X