Minbizia
2025/06/06 - 21:39
Osakidetzak 23 patologiara zabaldu du jaioberrien baheketa, eta datorren urtean 32 izango dira
Hala iragarri du Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu du "orpoaren proba" funtsezkoa dela "epe luzera" haurtxoen osasuna eta ongizatea bermatzeko.
2025/06/01 - 13:22
3.500 emakumek baino gehiagok Gasteizko erdigunea hartu dute berriro marea arrosa osatzeko
Bularreko minbizia ikertzeko dirua biltzea du helburu kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekitaldi horrek. Parte-hartzaileen artean, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Beatriz Artolazabal lehen alkateordea izan dira.
2025/05/26 - 19:34
Maitane Alonso 24 urteko medikuak prostatako minbiziari buruzko ikerketa lana aurkeztu du AEBn
Maitane Alonsok Gurutzetako Ospitaleko pazienteen prostatako minbizi metastasikoaren mutazio germinalak ikertu ditu. Ikerketa Estatu Batuetara eraman du, San Frantziskora, munduko onkologia genitourinarioari buruzko kongresu ospetsuenera.
2025/05/19 - 10:20
Joe Bideni prostatako minbizia diagnostikatu diote, hezurretan metastasia duela
Donald Trumpek "lehenbailehen eta ondo sendatzea" opa dio bere aurrekoari, Truth sare sozialean.
2025/05/14 - 09:49
Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/13 - 23:37
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohi eta Latinoamerikako ezkerraren ikonoa zendu da - test cache
Yamandu Orsi Urugaiko egungo presidenteak baieztatu du haren heriotza. Ezkerreko buruzagiak 2024ko apirilaren 29an iragarri zuen esofagoan tumore bat topatu ziotela, eta aurretik pairatzen zuen gaixotasun immunologikoa batuta, osasuna asko kaskartzen zitzaiola.
2025/05/13 - 09:58
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia zainketa aringarriak jasotzen ari da, hil hurren baitago
Lucia Topolansky presidenteorde izandako eta Mujicaren bikotekideak eman du albistea. Iaz hestegorriko minbizia atzeman zioten buruzagiari, eta okerrera egin zuela eta, jendarteari agur esan zion urtarrilean.
2025/05/11 - 16:48
Inoiz baino emakume gehiago izan dira Minbiziaren aurkako 11. Lasterketan
Edizio honetan, 10 korrikalaritik 7 emakumeak izan dira. Parte-hartzaileen artean, Eneko goia alkatea ikusi dugu, baita Maite Peña diputatua ere. Bildutako dirua gaixotasuna ikertzera bideratuko dute.
2025/04/16 - 00:30
Ikerketa batek pankreako minbiziaren "gakoetako bat" identifikatu du
Ikerketak Galectina-1 proteinak tumorearen inguruko zelulen nukleoan, fibroblastoetan, duen papera erakutsi du. Orain jakinarazitakoak "tumore mota honi eraso egiteko estrategia berriak diseinatzeko atea irekitzen du".
2025/04/06 - 16:00
Gaixo dauden 135 umek etxean ikasten dute Bizkaian, eta 600ek ospitalean, bertan dauden bitartean
Minbizia duten ume askok eskolara joateari utzi behar izaten diote tratamendua jasotzen duten bitartean. Kurtsoa gal ez dezaten, Hezkuntza Sailak erraztasunak ematen dizkie etxean zein ospitalean klaseak ematen jarraitzeko.
2025/03/28 - 19:54
Ikerketa batek frogatu du kolonoskopia eta gorozkiez egindako proba baliokideak direla minbizia detektatzeko
Kataluniako, Kanarietako eta EAEko ikertzaileek hamar urtez 57.000 pertsonarekin (Lasarte-Oriako 4.700 tartean) egindako ikerketa zientifikoak frogatu du bi probek eraginkortasun maila bera dutela.
2025/03/28 - 19:53
''Ikerketa honi esker, Lasarteko 13 bizilagun kolon minbiziak jota hil izana saihestu dugu''
Kolonoskopia eta gorozkietan ezkutatutako odolaren proba baliokideak dira kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartu duen eta Lasarte-Oriako 4.700 bizilagunekin egin den ikerketa baten arabera.
2025/03/23 - 15:07
Angel Victor Torres ministroak minbizia duela iragarri du
"Operagarria da, eta jardunean jarraituko dut", esan du Torresek. "Baikor eta sendo nago", gaineratu du, eta dena ondo aterako dela sinistuta dagoela erantsi du.
2025/02/15 - 12:11
''Hiltzeari beldur nion''
12 urterekin linfoma bat atzeman zioten Gaizkari, eta azken hilabeteotan tratamendu oso gogorra jaso ostean, sendatzeko bidean dago. Minbizia duten 15 urtetik beherako pazienteen biziraupenak gora egin du EAEn.
2025/02/15 - 11:47
Urtero 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte EAEn
Horregatik, Farmaprest egitasmoa jarri dute abian Gurutzetako Ospitalean, SMS bidez informazioa bidalita paziente onkologiko pediatrikoen arreta prozesua hobetzeko.
2025/02/04 - 15:12
Minbiziak heriotza-eragile nagusia izaten jarraitzen du EAEn
Minbiziek heriotzen % 27 eragiten dute. 2024an 15.000 minbizi kasu inguru detektatu ziren, eta diagnostikatutako pazienteen batez besteko adina 68 urtekoa izan zen. Emakumeen artean bularreko minbizia da ugariena; eta gizonezkoen artean, prostatakoa.
2025/02/02 - 15:00
Mastektomia egin behar izan dieten emakumeentzako azken urratsa
Osakidetzak bost urte daramatza mastektomia egin behar izan dieten emakumeei areola eta titiburuen mikropigmentazioa eskaintzen. Urtean 80 bat egiten ditu Donostialdeko ESIak.
2025/01/24 - 22:54
Asko dira euren gaixotasuna publiko egin duten aurpegi ezagunak
Elkarte eta adituek uste dute gaixotasuna publiko egiteak estigmak apurtzen laguntzen duela eta errealitate horri ikusgarritasun soziala ematen diola. Ez da erraza, baina proiekzio publikoa duten hainbat pertsonek egin duten bidea da.
2024/12/27 - 22:28
Marieta, 13 urteko gasteiztarra, Espainiako Estatuan bihotz artifizial bat jaso duen lehen adingabea
Duela urtebete hezurretako minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen ibilbide gogor eta neketsua. Marieta oso egoera larrian iritsi zen La Paz ospitalera. Koma eragin behar izan zioten. Esnatzean barruan zeraman gailu berria.
2024/12/26 - 13:14
Bularreko minbiziaren kontrako sendagaien konbinazio "eraginkor" bat ikertu dute CCUNk eta Biogipuzkoak
Immunoterapia gehitu diote kimioterapiako botikei, eta emaitzak "tumorearen kontrako jarduera esanguratsua erakutsi du, segurtasun-profil onargarriarekin, bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreratua duten pazienteengan, tumore mota honetan erasokorrena.