Mungia
Auto-ilarak daude BI-631 errepidean, Mungia parean, Bilborako noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin baitute
Hainbat ibilgailuren arteko talka dela eta, auto-ilara luzeak daude Bilborako noranzkoan.
Behin egoerak hobera eginda, garbiketa lanei ekin diete inguru kaltetuenetan
Mungialdean egin du euri gehien, eta zenbait garaje eta errepide hartu ditu urak bertan, Derion, Bakion eta Getxon bezalaxe. Errepideetan ere gorabehera ugari izan dira.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Euskal Herriko lau jatetxek lehen Michelin izarra lortu dute
Bakea (Mungia), Islares (Bilbo), La Revelía (Zornotza) eta Itzuli (Donostia) dira zerrenda ospetsuan debuta egin duten jatetxeak. Bakeak Izar Berdea aipamena ere lortu du, gastronomia jasangarriarekin konprometitutako establezimenduak saritzen dituena.
Norma Vila "Salitre" izeneko bere lehen film luzea filmatzen ari da, Nagore Aranburu protagonista duela
Egunotan Arrigorriagan Norma Vila zuzendariaren Salitre pelikula filmatzen ari dira, drama intimoa eta thriller psikologikoa uztartzen dituen film luzea. Nagore Aranburu eta Haizea Carneros dira protagonistak.
Bizkaiko 17 udalerritako hegazti-ustiategiak konfinatu dituzte, hegazti-gripearen hainbat kasu agertu direlako
Ezarritako babes- eta zaintza-eremuak udalerri hauetan ezarri dira: Lemoiz, Bakio, Gorliz, Barrika, Sopela, Mungia, Maruri, Plentzia, Urduliz, Getxo, Berango, Gatika, Laukiz, Leioa, Erandio, Loiu eta Derio.