DENBORALEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik

Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.

Iragarkia
mungia butroe uholdeak
18:00 - 20:00

Azken orduotan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako euri-jasen ondorioz, maila horira iritsi dira Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, eta uholde arriskuaz ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak. 

Zehazki, Zadorra ibaiaren (Abetxuku), Bilboko itsasadarraren (Zangroiz) eta Butroe ibaiaren (Mungia) ur-emariak egin du gora nabarmen arratsaldean, eta abisua maila horiraino igo da.

Besteak beste, Butroek gainezka egin du Mungia parean, eta hango Udalak bizilagunei eskatu die ibilgailuak herriko toki garaietara eraman ditzatela, badaezpada. 

Marurin, berriz, etxebizitza-eraikin berri bateko garajeetara sartu da ura.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Nafarroan, bestalde, Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdi Planaren aurre-larrialdi fasea aktibatu da, egoera meteorologikoa dela eta.

SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jakinarazi duenez, 09:30ean aktibatu dute, prezipitazioen bilakaerak eta ibaien emariek eraginda. Larrialdi aurreko fasearen helburua herritarrak eta larrialdi-zerbitzuak ohartaraztea da, uholde eta kalteen aurrean jakitun egon daitezen arrisku eremuetan.

Agentziak gomendatu du arreta handiz gidatzeko errepideeetan eta ibaietatik gertu dauden pasabideetan, eta tokiko agintarien jarraibideei jarraitzeko. Oraingoz, ez da gertakari larririk izan ibaien emaria handitzearekin lotuta.

Bereziki adi jarraitzen ari dira Baztan eta Ebro ibaien bilakaera, Erratzu eta Castejon parean, hurrenez hurren. 

Aurreikuspena

Euri-jasek protagonista izaten jarraituko dute astearteko lehen ordura arte, gutxienez. Abisu horia indarrean egongo da Kantauri isurialdean goizeko bederatziak arte, eurite iraunkorrak izango baitira.

Horren ostean, barealdia izango da. Hobera egingo du aroak, tarte batez; euriteak ordu batzuetan etengo dira, eta prezipitazio handirik gabeko tarteak ere izango dira.

Hala ere, asteazkenean beste depresio bat iritsiko da, eta baliteke ekaitzaldi horrek Pedro izena hartzea. Fronteak euria utziko du ostiralera arte, eta ezegonkortasuna astearen zati handi batean luzatuko da.

Asteburura begira, egoera bestelakoa izango da. Aurreikuspenen arabera, eguraldia egonkorragoa izango da eta pixkanaka hobera egingo du, batez ere larunbatetik igandera bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako

Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.

Joseba asiron iruñea alkatea sanferminak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak

Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X