Museoak

2023/06/14 - 22:58
Guggenheimek 2024an hartuko ditu Arte Pop, Giovani Anselmo, Yoshitomo Nara edo Steve McQueenen erakusketak
Bilboko pinakotekak 453.487 bisitari izan ditu aurtengo lehen bost hilabeteetan, 2022an baino % 24 gehiago eta historiako hirugarren daturik onena.

2023/05/23 - 16:34
Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun
Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista garaikidearen erakusketa hartuko du bihartik urriaren 22ra arte. Artista britainiarrak museoa bisitatu zuen joan den udazkenean erakusketan lan egiteko.
2023/05/18 - 20:39
''Mendian gora'' erakusketa Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai egunotan
Martin Zabaletarekin batera igo zen xerpak altxatutako ikurrina da bildumako alerik preziatuenetakoa. Mendizale poloniarrek dute Zabaletaren ikurrina, eta trukean aita santuak bedeinkatutako errosarioa ekarri zion amari.
2023/05/18 - 12:23
Doako sarrerak, kontzertuak eta tailerrak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako museoek ekitaldiak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren harira.

2023/03/22 - 17:06
Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da
Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.

2023/03/16 - 14:49
Kokoschka "errebeldearen" atzera begirako erakusketa, Guggenheim museoan
Martxoaren 17tik irailaren 3ra arte egongo da Bilboko museoan "Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea" austriar artistari eskainitako erakusketa.

2023/03/03 - 16:06
Chillidaren eskultura bat Arte Ederren Bilboko Museotik Chillida Lekura eraman dute
"Topagunea IV" (1973) eskultura martxoaren 30etik aurrera egongo da ikusgai Hernaniko museoan urtebetez, Bilboko museoko lanak egiten dituzten bitartean.

2023/02/28 - 13:16
Atzoko eta gaurko emakume artistak lotu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Bilboko museoak Tamara Garcia Iglesias zinemagileari eskatu dio zortzi artista garaikide museoaren bildumako zortzi artelanen aurrean jartzeko, bideo formatuan genealogia artistikoak lotzeko.

2023/02/20 - 16:15
Zuloagaren 7 obra itzultzeko eskatu dio San Telmo museoari oinordekoetako batek
Rafael Suarez Zuloagak argudiatu du museoak ez dituela bete 1967an, obra horiek dohaintzan eman zirenean, ezarri ziren baldintzetako batzuk.

2023/02/20 - 16:05
Dokumentazio zentroa sendotzeko lanean dihardu Gasteizko Artium museoak
Rafael Lafuente margolari gazteiztarraren artxibo pertsonala izan da museoak jaso duen azkena. Horrez gainera, Juncal Ballestin, Juana Cima, Joaquin Fraile, Gerardo Armesto eta Nestor Basterretxearen artxiboak katalogatzen eta digitalizatzen ere ari dira.

2023/02/09 - 13:53
Joan Miro artistari buruzko erakusketa, Guggenheim museoan
Margolari katalanak 1920 eta 1945 artean egin zituen 80 obra baino gehiago daude ikusgai. Maiatzaren 28a arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2023/02/02 - 22:45
Zugaza: "Museo handituaren eta digitalaren ateak aldi berean ireki nahi genituzke"
"Museoa handitzearekin batera, erakundearen eraldaketa digitalerako proiektu bat dago, benetan anbizio handikoa", nabarmendu du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak.
2023/02/02 - 18:23
Euskaldunak Tutankamonen hilobiaren indusketetan
Bilboko Arkeologia Museoak hainbat euskaldunek Egiptora egin zituzten bidaietatik ateratako materiala jarri du erakusketa batean. Tutankamonen hilobiaren indusketa garaian egindako bidaiak izan ziren.
2023/01/16 - 17:13
Zazpi erakusketa handi hartuko ditu Guggenheimek 2023an
Bilboko museoak aurtengo erakusketa programa aurkeztu du: Joan Miró, Kokoschka, Picassoren eskultura...

2022/12/27 - 13:31
Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai ostegun honetan
Erakusketa aretoan jarriko dute baskoien hizkuntzan idatzitako duela 2.100 urteko brontzezko xafla, 16:30etik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.

2022/12/20 - 17:27
Guggenheim Museoak New Yorkerako bidaia oparitu dio 25 milioigarren bisitariari
Mataroko (Bartzelona) senar-emazteak dira, eta Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak egin die harrera. Vidartek aurreratu duenez, urtea 1,3 milioi bisitaritik gora ixtea aurreikusten dute, baina 2017an lortutako marka gainditu gabe.
2022/12/04 - 18:45
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.

2022/12/04 - 10:05
''Inmersions'' ikuskizunarekin ospatu du Guggenheimen Museoak bere 25. urteurrena
Atrioko kristaletan museoaren une eta ikur bereziak proiektatu dituzte. Argi- eta musika-ekitaldia museoaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatu dute, eta duela 5 urte eskainitako "Reflections" ikuskizunaren jarraipena da.
2022/12/01 - 13:22
Arte Ederren Bilboko Museoko hainbat pieza eta lan berriak, Tabakaleran ikusgai
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
2022/11/26 - 15:39
Ekintzaile klimatikoek ohartarazi dute museoetan protestak egiten jarraituko dutela
Sam Gomez Bilbon ikasten duen 18 urteko gazte kantabriarrarekin hitz egin dugu. Madrilgo Pradoko Museoan izandako protesta-ekintzan parte hartu zuen, eta ez gehiago egingo dituztela iragarri du, modu eraginkorrena baita gizartea kontzientziatzeko.