Musika jaialdiak
2022/06/16 - 11:53
"Azkenan telefono gutxi eta beso jaso asko ikusten dira zuzenekoez gozatzen"
Gasteizera bueltan da Azkena Rock Festival jaialdia, koronabirusa tarteko, bi urteko isilaldiaren ondoren. Antolatzaileak irrikan daude 18:00etan ateak irekitzeko.
2022/06/15 - 22:05
Getxo Jazz Jaialdiak nazioarteko emanaldiak berreskuratuko ditu
Melissa Aldana saxofoi-jotzaile txiletarra, Cyrille Aimée kantari frako-dominikarra, Fred Hersch piano-jole estatubatuarra eta Ron Carter kontrabaxu-jotzailea dira karteleko protagonistak. Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da.
2022/06/15 - 17:33
19 kontzertu izango dira Getxo Jazz jaialdian
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo dute Bizkaiko kostaldeko herrian jazz musikako jaialdia. Ron Carterrek joko du larunbatean, besteak beste.
2022/06/14 - 16:53
Ostegun arratsaldean irekiko ditu ateak Azkena Rock jaialdiak
Jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko eta bi urteko hutsunea betetzeko, jaialdiak egun bat gehiago izango du. The Offspring Kaliforniako punk rock taldeak joko du Azkenako lehen egunean.
2022/06/09 - 14:46
Bob Stroger, Raimundo Amador eta Travellin' Brothers, Bilbao Blues Festivalen
Bilboko Areatzan, hamabost kontzertu izango dira uztailaren 29, 30 eta 31n, doan. Hainbat jarduera osagarri ere izango dira, hala nola dantza eskolak, kalejira…
2022/06/01 - 18:16
Sepultura, Pasadena eta Lumi gehitu ditu EHZk kartelera
Uztailaren 1, 2 eta 3an egingo dute jaialdia, Irisarrin. Kartela itxita dago honenbestez, eta sarrerak (ostirala eta larunbata 21,5 euro, eta igandea 16,5) eta bonuak (51,5 euro) webgunearen bidez eros daitezke.
2022/05/27 - 13:57
Azkena Rock Festivalek prest ditu ordutegiak eta agertokien banaketa
Surfbort, Teenage Werewolves, Micky y Los Colosos del Ritmo eta Lord Diabolik gehitu zaizkio kartelari. Kim Lenz eta Alexis Evans artistek doako emanaldiak egingo dituzte Andre Maria Zuriaren plazan.
2022/05/11 - 15:37
John Eliot Gardiner zuzendariak inauguratuko du Donostiako Musika Hamabostaldia
Jaialdiaren 83. edizioan, Xabier Anduagak eta Elena Sancho-Peregek "La fille du régiment" Donizettiren obra interpretatuko dute. Sarrerak ekainaren 20an jarri dituzte salgai.
2022/05/06 - 16:51
BIME Latinoamerikan egingo da lehen aldiz; Bilbon egin izan da azken hamar urteetan
BIME, Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa, lehen aldiz Latinoamerikara iritsi da, azken hamar urteetan Bilbon antolatu ondotik. Musikaren sektorean lan egiten duten milaka aditu Bogotan bilduko dira egunotan, aukera berrien bila.
2022/04/30 - 16:00
Euskal presoen eskubideen aldeko musika jaialdia egingo du Sarek urriaren 8an Donostian
Besteak beste, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza, Dupla, Rotten XIII eta Trikidantzak arituko dira. Horrekin, herritarren sareak amaitutzat emango du euskal presoen hurbilketa bultzatzeko abiatutako Izan Bidea dinamika.
2022/04/20 - 14:27
Robert Glasper pianista eta ekoizleak Gasteizko Jazzaldian joko du
Texasko piano-jotzailea uztailaren 16an arituko da Mendizorrotzan. Gainera, Yazz Ahmed tronpeta-jotzailea eta Theon Cross tuba-jotzailea ere batu zaizkio 45. edizioaren kartelari.
2022/04/04 - 15:13
Donostiako Jazzaldiak egun bat gehiago izango du, eta Mulatu Astatke gehitu du egitaraura
Simple Mindsen kontzertua uztailaren 21etik 20ra aurreratu dute, eta horregatik hasiko da lehenago Donostiako musika jaialdia.
2022/04/02 - 23:59
Zeinen Ederra Izango Den Fest, bi urteren ondoren egiten den lehen musika jaialdia
ZEID Fest Zetak taldeak antolatutako musika jaialdia da. Eguerditik gauerdira hogei kontzertu bildu ditu Barakaldoko BECen (Bizkaia), eta milaka pertsona bertaratu dira. Antolatzaileak, artistak eta jendea, ezin pozago.
2022/03/25 - 15:33
Gasteizko Jazz Jaialdia Mendizorrotzara itzuliko da, Eliane Eliasen eta Snarky Puppyren eskutik
Jaialdiaren 45. edizioa uztailaren 13tik 17ra egingo dute, 2020an bertan behera gelditu eta 2021ean Iradier Arenan edizio apalagoa egin eta gero.
2022/03/15 - 14:18
Iruña Rock Navarra Arenara iritsiko da azkenean
Koronabirusak ezarritako bi urteko itxaronaldiaren ondoren, larunbat-igandeetan Su Ta Gar, Lendakaris Muertos, Kase.O Jazz Magnetism. Los Chikos del Maíz eta Zoo arituko dira, besteak beste, Iruñeko jaialdian.
2022/03/09 - 15:41
Azucena Vieitesek egin du aurten Donostiako Hamabostaldiaren kartela
Jaialdiaren 83. edizioko irudiak uda, musika jaialdia gertatzen den aroa, dakar gogora.
2022/03/03 - 14:22
Mondra & Roll jaialdiak Cock Sparrer, The Baboon Show eta Cockney Rejects eramango ditu Arrasatera
Jaialdia Monterron parkean egingo dute, uztailaren 8 eta 9an, 2.500 pertsonako aforoarekin. Sarrera eta bonuak salgai daude dagoeneko.
2022/02/28 - 12:23
Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurten EHZ festibala, Irisarrin
Aurtengoa jaialdiaren 26. edizioa izango da, eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da. Datozen asteetan emango dute antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri.
2022/02/16 - 14:13
Bilbao Music Legends Festek kartela itxi du Alan Parsons Live Projectekin
Rock progresiboaren maisua jaialdiaren bigarren kartelburua da, eta Status Quo izango du lagun lan horretan. Girlschool, Maika Makovski eta Anari ere iragarri ditu jaialdiak.
2021/12/14 - 13:28
Bilbao BBK Music Legends jaialdia Bilbora aldatuko da, Status Quok, Paul Carrackek eta Hawkwindek gidatuta
Bi urteko geldialdiaren ondoren, jaialdia Sondikatik Bibao Arenara joango da, eta bertan egingo dute 2022ko ekainaren 24 eta 25ean.