Bob Stroger, Raimundo Amador eta Travellin' Brothers, Bilbao Blues Festivalen
Uztailaren azken hiru egunetan, hilaren 29tik 31ra, Bilbao Blues Festivalen lehen edizioa hartuko du Bilbok. Emanaldiak doakoak izango dira, eta Areatzako pasealekuan eta kioskoan paratuko dituzte agertokiak.
Artista hauek arituko dira: Bob Stroger, Kim Johnson eta Chicago All Stars, Shemekia Copeland, Fantastic Negrito, Raimundo Amador, Blues Triumvirate, Ronnie Baker Brooks, Flamingo Tours, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Dana Fuchs, Micky & The Buzz eta Travellin' Brothers; azken horiek "Coming home" disko berria aurkezten.
Gainera, boogie-woogie estiloko dantza eskolak (uztailak 31, 11;00etan, Areatzako kioskoan) ere izango dira, baita Granujas a Todo Ritmo dixie bandaren kalejira (uztailak 31, 12:00etan, Zazpikaleetan), blues kontzertu didaktikoa (uztailak 29, 11:00etan, Guggenheimen) eta emakumeek bluesean egin duten bidearen inguruko hitzaldia (uztailak 30, 11:00etan, Guggenheimen) ere.
Bob Stroger baxu-jotzaile eta abeslari beteranoak (Haity, Missouri, 1929) Bilbao Blues Festival saria jasoko du, eta larunbatean kontzertua eskainiko du, 20:30etik aurrera Areatzako agertokian, Kim Johnsonekin eta Chicagoko All Stars taldearekin batera.
Raimundo Amador andaluziar gitarristak joko du horien ondoren, larunbatean 22:15ean.
Beste kontzertu nabarmen batzuk Shemekia Copeland abeslariarena (igandea, 19:00etan), Diana Fuchsena (ostirala, 22:15ean), Blues Triumviraterena (larunbata, 14:00etan), Micky & The Buzz bilbotarrena (ostirala, 19:00etan) eta Noa & The Hell Drinkers donostiarrena (larunbata, 19:00etan).
Travellin' Brothers taldeak itxiko du jaialdia, igandean, 22:30ean. "Coming home" disko berria aurkeztuko du leioaztar taldeak Areatzako agertokian.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da