Abuztuak 2-27
Gorde
Kendu nire zerrendatik

John Eliot Gardiner zuzendariak inauguratuko du Donostiako Musika Hamabostaldia

Jaialdiaren 83. edizioan, Xabier Anduagak eta Elena Sancho-Peregek "La fille du régiment" Donizettiren obra interpretatuko dute. Sarrerak ekainaren 20an jarri dituzte salgai.
Abuztuaren 12 eta 14an Xabier Anduaga tenorrak "La Fille du Régiment" kantatuko du
Abuztuaren 12 eta 14an Xabier Anduaga tenorrak "La Fille du Régiment" kantatuko du

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 83. edizioa abuztuaren 2an hasiko da, asteartearekin, eta abuztuaren 27an bukatuko da, larunbatean. Denboraldi honetarako, hirurogeita hamar kontzertu eta ikuskizun baino gehiago antolatu dituzte, nagusiki Donostian, baina baita Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko hainbat herritan ere.

Gaur, antolatzaileek Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia antzokiko programazioa iragarri dute.

John Eliot Gardiner zuzendariak, English Baroque Soloists ensemblearen eta Monteverdi Choir talde koralaren gidari, izango du Kursaal Auditorioko kontzertu handiak inauguratzeko ardura, abuztuaren 2an. Ganbera talde moduan, Carissimi, Scarlatti eta Schutz konpositoreen obraz osatutako programa interpretatuko dute.

Gainera, abuztuaren 5ean, Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Kanarietako Orkestra Gaztea arituko dira, Mahler konpositorearen 3. sinfonia interpretatzen.

Aurten 125 urte dira Pablo Sorozabal (Donostia, 1897 - Madril, 1988) jaio zenetik, eta, ospatzeko, Hamabostaldiak La tabernera del puerto (Portuko tabernako neska) zarzuelaren kontzertu bertsioa berreskuratuko du abuztuaren 7an, Unai Urrechoren zuzendaritzapean.

Abuztuaren 12an eta 14an, opera itzuliko da Hamabostaldira, pandemiaren eraginez bi urtez programaziotik kanpo geratu ondoren. Kursaalek La Fille du Régiment (G. Donizetti) opera komikoaren ekoizpen berri baten estreinaldia hartuko du, Musika Hamabostaldiak Guillermo Amayari eskatutakoa.

Jordi Bernàcer musika zuzendariaren gidaritzapean, rol nagusiak Elena Sancho-Pereg sopranoak eta Xabier Anduaga tenorrak interpretatuko dituzte. Euskadiko Orkestrak eta Easo Abesbatzak ere hartuko dute parte.

Euskadiko Orkestra abuztuaren 20an itzuliko da Kursaalera, Wayne Marshall zuzendari duela, Indira Mahajan sopranoak, Eric Greene baritonoak eta Andra Mari Abesbatzak lagunduta, musika amerikarrez osatutako programa eskaintzeko.

Abuztuaren 21ean, Frankfurteko Irrati Orkestra Hamabostaldira itzuliko da, abuztuaren 26 eta 27an Txekiar Orkestra Filarmonikoak joko du, azken horretan, besteak beste, Katia eta Marielle Labèque pianistek lagunduta.

Gainera, Victoria Eugenia antzokian, Ballet Flamenco de Andaluciak El maleficio de la mariposa (Tximeletaren sorginkeria) interpretatuko du abuztuaren 17an, eta Víkingur Olafsson pianistak joko du abuztuaren 22an.

Donostiako 83. Musika Hamabostaldia, gainera, beste ziklo batzuek ere osatuko dute: Antzinako Musika eta Ganberako Musika, San Telmo Museoan; Organoa, Musika Garaikidea, Interprete Gazteak, Musika Aitzaki ziklo ibiltaria, Inaugurazio Eguna, Haurren Hamabostaldia eta Tabakalera Dantzan. Programazio osoa datozen asteetan emango dute ezagutzera.

Hamabostaldiaren Lagunek beren abonuak eta sarrerak gordetzeko epea datorren ostiralean, maiatzak 13, amaituko da, eta sarreren salmenta orokorra ekainaren 20an hasiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X