Iruña Rock Navarra Arenara iritsiko da azkenean
Navarra Arenak Iruña Rock musika jaialdia hartuko du asteburu honetan, pandemiaren ondorioz bi urte ospatu gabe egon eta gero. Guztira, 17 kontzertu izango dira bi egunean, besteak beste, Kase. O, Los Chikos del Maíz, Su Ta Gar eta Zoorenak.
Ostiralean, Su Ta Gar, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, The Guilty Brigade eta Mosh taldeek joko dute. Ateak 16:00etan irekiko dituzte.
Larunbatean, bestalde, jaialdia 13:30ean hasiko da, eta agertokira igoko dira Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maíz, Zoo, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, Virenque eta Dinamita.
Eguneko sarrerak eta bonuak salgi daude oraindik, 39,5 euroko eta 69euroko prezioan hurrenez hurren.
Gainera, osasun eta segurtasun neurriei dagokienez, maskara derrigor jarri beharko da baina ez da covid pasaportea erakutsi beharko.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko