Musika jaialdiak
2025/06/13 - 14:49
Bilbok ongietorria egin dio Alan Parsonsi
Britainiar artista BBK Bilbao Music Legends jaialdiko larunbateko egitarauaren buru izango da. Ostiralean, Blue Oyster Cultek joko du, esaterako.
2025/06/12 - 12:37
Ezpalak taldeak Resurrection Fest jaialdian jotzeari uko egin dio
Taldeak azaldu duenez, zaila egiten zaie "ideiekin koherenteak eta konsekuenteak izatea eta jaialdi honetan edo inplikatutako beste batzuetan parte hartzea", Galiziako jaialdiaren atzean dagoen inbertsio funtsak Palestinan dituen interesak direla eta.
2025/05/27 - 13:30
Ekinez jaialdia, ezinari entzungor
Bergarako jaialdiak kaleko doinuak bilduko ditu, aurten hiru egunez, Labegaraieta kiroldegiaren inguruan. Maiatzaren 30 eta 31n izango dira kontzertu nagusiak: J Martina, Ezpalak, Arene 6, Naxker, TOC, Lukiek, Kaleko Urdangak, Nafarroa 1512, Brigade Loco…
2025/05/20 - 10:20
Herdoil, Olaia Inziarte, Anje Duhalde eta Soziedad Alkoholika, Hatortxu Rockera
Jaialdiaren antolatzaileek 24 parte-hartzaile gehiago iragarri dituzte uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan egingo duten agur festarako. 100 talde eta artista izango dira jotzen, 5 agertokitan.
2025/05/18 - 12:32
Gazako genozidioa Eurovision jaialdian sartu da, bigarrenez
Jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago, Israelen parte-hartzearen aurkako protesta jendetsuak izan dira Basilean eta Europako beste hiri batzuetan. Israelgo abeslaria txistu artean eta bandera palestinarrekin hartu du publikoak, eta Belgikako Telebistak emisioa eten du orduan.
2025/05/06 - 14:32
Errobi, Kaskezur eta Xsakara EHZra batu dira
Arberatzeko jaialdiak, gainera, bono bateratua jarriko du salgai Hatortxu Rock Lakuntzan uztailean egingo duten jaialdiarekin batera. EHZko kartelean daude, besteak beste, Marte Lasarte, W!zard, Bengo, Naxker, Tapia eta Leturia, Galder eta Olaia Inziarte.
2025/05/04 - 11:29
Lady Gagak 2,1 milioi fanatiko erotu ditu Copacabanan bere ''opera gotikoarekin''
Doako kontzertua artistaren ibilbideko jendetsuena izan da. Coachella eta Mexikoko emanaldien ostean, 14 Grammy sariren irabazleak energiaz betetako ikuskizuna eskaini zuen Rio de Janeiron, 13 urte geroago Brasilera itzulita.
2025/04/27 - 19:18
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko festa erraldoirako azken entsegua egin dute
Astebete eskas falta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei BECen "Maite Zaitut" izeneko omenaldi handia egiteko. Gaur, ekitaldian parte hartuko duten musikariek azken entsegua egin dute.
2025/04/15 - 10:27
Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K, ZETAK: ''Bi t'erdi'' (Hatortxu Rock 30)
Presoen aldeko jaialdiaren hogeita hamargarren eta azken edizioa uztailaren 24tik 27ra egingo dute, Lakuntzan. Arrigurik irudiz jantzi du Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K eta Zetaken kantua.
2025/04/14 - 21:25
Coachella jaialdiko lehen asteburuaren 5 momenturik onenak
Benson Boonek Queen taldeari egindako omenaldia, Lady Gagaren kontzertu ikaragarria eta Green Dayk abestien letrei egindako aldaketa polemikoak izan dira munduko pop musika jaialdirik ezagunenaren une biralenak.
2025/04/14 - 14:46
Bilbao BBK Live Abusura, Abantora eta Zornotzara iritsiko da
Bilboko jaialdi handiaren atariko gisa, Bilbao BBK Live Herrian, Abanton maiatzaren 17an eta Zornotzan maiatzaren 24an, eta Bilbao BBK Live Hirian, Abusun ekainaren 7an, egingo dituzte.
2025/04/13 - 00:28
7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia
Lakuntzan egindako agerraldian, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den azken jaialdirako laguntzaileak eskatu dituzte. 30. edizioarekin emango diote amaiera musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdiari.
2025/04/06 - 11:05
Crystal Fighters taldeak eta Pello Reparazek (Zetak) amaiera bikaina eman diote ZEIDFEST Gaztea festari
Laugarren edizio honetan, milaka lagun bildu dira Bizkaia Arenan, BECen, euskal kultura eta musika uztartzen dituen egun osoko festaz gozatzera.
2025/04/05 - 16:46
BECeko zorua dardarka jarri dute milaka musikazalek ZEIDFEST Gaztearen lehen orduetan
Martxan da ZEIDFEST Gaztea 2025 jaialdia. Betagarri taldeak eman dio hasiera eguerdian jaialdiari, eta haren ostean aritu dira Sorotan Beleko kideak. Giro paregabea izan da BECen eguerditik, eta jendetza bertaratu da egun osoko egitarauaz gozatzera.
2025/03/23 - 09:44
ETS taldeak agertokiei agur esan die 2026ra arte, BECen izandako azken kontzertu hunkigarri batekin
Bere 20. urteurrena ospatzeko azken kontzertua eskaini du bart talde arabarrak. 2026an Madrilen izango den kontzerturako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, martxoaren 24an.
2025/03/22 - 15:46
ETS taldeak jai herrikoia antolatu du bere azken kontzertuaren aurretik
Arabako taldea herriko jaietan jotzen hasi zen. BECeko pabiloi bat herriko plaza gisa apaindu dute, eta Puro Relajo taldeak emanaldia egin du agertoki gainean. Jai baten osagai guztiekin gozatzeko aukera eman diete zaleei: DJak, buruhandiak, aizkolariak…
2025/03/20 - 12:04
Bilbao BBK Live jaialdiak kartela itxi du Damiano David eta Sparksekin
Italiarrak, Måneskin taldeko kantariak, larunbatean joko du, Kylie Minogue buru izango den egunean; osteguneko talde eta artista nagusiak Pulp, Kaytranada eta Michael Kiwanuka izango dira, eta ostiralekoak Raye, Bad Gyal eta Amaia.
2025/02/27 - 15:36
Auhen, Marte Lasarte eta W!zard, EHZ lurraren (h)erritmoan dantzan jartzeko
Aurten ere Aberatzen egingo dute Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27an, 28an eta 29an. Antolatzaileek programazioaren lehen izenak iragarri dituzte.
2025/02/27 - 12:14
Blue Öyster Cult batu eta kartela itxi du BBK Bilbao Music Legends jaialdiak
The Dead Daisies eta Errobi ere arituko dira Bilbao Arenan ekainaren 13 eta 14an. Alan Parsons Live Project izango da bigarren jardunaldiko kartelburua.
2025/02/17 - 11:18
Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville rock zikinaren agertokiko programazioa aurkeztu du
Wau y los Arrrghs!!!, The Neanderthals, Los Straijackets, The Devils, Escape-ism, Fléau, Gogoponies eta Las Jennys de Arroyoculebro taldeek joko dute Gasteizko jaialdiko karpan.