Doako kontzertuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao BBK Live Abusura, Abantora eta Zornotzara iritsiko da

Bilboko jaialdi handiaren atariko gisa, Bilbao BBK Live Herrian, Abanton maiatzaren 17an eta Zornotzan maiatzaren 24an, eta Bilbao BBK Live Hirian, Abusun ekainaren 7an, egingo dituzte.
PiLT Bilbao BBK Live Hirian ekimenean arituko da, ekainaren 7an, Abusun
PiLT Bilbao BBK Live Hirian ekimenean arituko da, ekainaren 7an, Abusun

Azken urteetan ohitura bihurtu denez, Bilbao BBK Live jaialdia Bilboko beste auzo batzuetara ez ezik (Bilbao BBK Live Hirian Abusun egingo dute aurten, ekainaren 7an), Bizkaiko beste herri batzuetara ere zabalduko da maiatzean eta ekainean, Bilbao BBK Live Herrian eta Bilbao BBK Live Hirian ekimenen bidez.

Aurten, Abanton (maiatzak 17) eta Zornotzan (maiatzak 24) izango dira hiritik kanpoko kontzertuak, Kobetamendin uztailaren 10, 11 eta 12an egingo den jaialdiaren aurrerapen gisara.

Abanton, Jimena Amarillo, Los Niños Jesús, Ben Yart, Confeti de Odio, Amatria, Galerna, Aimarz, Amona Molona, Las Petunias eta The Soulers arituko dira.

Zornotzan, berriz, Colectivo Da Silva, Leihotikan, Los Deltonos, Rakky Ripper, Marilia Monzón, Tiburona, STR, Pauline de la Playa eta VVV [Trippin' You] arituko dira.  

Azkenik, Bilbao BBK Live Hirian Abusura iritsiko da, ekainaren 7an, eta Bilboko auzoko agertokietara igoko dira Javiera Mena, Ultralágrima, Parquesvr, Airbag, Los Bengala, Cápsulak Ziggy Stardusti egiten dion omenaldia, PI L.T., Hens, LaBlackie, Kiliki, Greta, Michael Foster, Ruiseñora, Puñales, Sunny Wright IV, Miravalles eta Lamia Mari.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X