Ekainak 27-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errobi, Kaskezur eta Xsakara EHZra batu dira

Arberatzeko jaialdiak, gainera, bono bateratua jarriko du salgai Hatortxu Rock Lakuntzan uztailean egingo duten jaialdiarekin batera. EHZko kartelean daude, besteak beste, Marte Lasarte, W!zard, Bengo, Naxker, Tapia eta Leturia, Galder eta Olaia Inziarte.
Errobik igandean joko du Arberatzeko pentzean
Errobik igandean joko du Arberatzeko pentzean

EHZ jaialdiak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzeko oholtzara agertuko diren artistak aletzen jarraitzen du. Festibaleko pentzean, ordainpeko agertokian, Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea Pop eta Gros Coeur taldeek ere joko dute, aurretik iragarritakoez gain: Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio Byzance, Maskak, Bengo, Inertzia, Marta, Naxker, Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia, Txaptrax, Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge eta Galder.

Eguneko egitarauari, berriz, talde eta artista hauek gehitu dituzte: Papa Cumbia, Izan, Ibawa, Dizkobolo txaranga, Altxalili, Ithaka, Buuzbu, Zigante & Gaiteroak, TnT & Tor & Txoborro magoen magiapoteoa, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta DJ Reimy.

Gainera, EHZk HTX/EHZ bono bateratua aurkeztu du uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan egingo dute Hatortxu Rock jaialdiarekin batera. 150 euroko prezioan egongo da eskuragarri.

Halaber, EHZko bonuez gain (63 euro), egunez eguneko sarrerak (ostirala 23 euroan, larunbata 25 euroan eta igandea 16 euroan) jarri dituzte salgai. Hau izango da taldeen banaketa:

Ostirala: Pangea Pop, Polylogue From Sila, Bengo, Maskak, Auhen, W!zard, Traptrax eta Acidulant; larunbata, Olaia Inziarte, Naxker, Kaskezur, Xsakara, Galder, Marte Lasarte, Inertzia, Marta Voltaire; igandea, Errobi, Hop Hop Hop Crew, Tapia eta Leturia, Radio Byzance, Xiberoots, Gros Coeur eta Henge.

Jaialdia egiteko, 500 laguntzaile behar dituzte antolatzaileek, eta gaurtik aurrera irekita dago bertan izateko formularioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin

"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X