Musika jaialdiak
2023/03/23 - 12:32
Azkena Rock 2023: kontzertuen ordutegiak, egunez egun
Kartela itxita, Azkena Rock Festivalek hogeita batgarren edizioko ordutegiak iragarri berri ditu. Gainera, The Cleopatras, Mimi & The Miseries eta Lost Cat bandak sartu ditu Trashville programazioan, beste hainbat DJrekin batera.

2023/03/02 - 13:41
Notak eta letrak 70 kontzertutan, Musika-Música jaialdian
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.

2023/02/15 - 12:12
Azkena Rock Festivalek The Soundtrack of Our Livesen itzulera batu du kartelera
Suediar taldeak ostiralean, ekainak 16, joko du Gasteizko jaialdian. Mendizabalan egongo dira, halaber, Amanda Shires eta Billy Childish, baita dagoeneko iragarrita zeuden hainbat artista handi, hala nola Rancid, Incubus, The Pretenders, Iggy Pop, Melvins, Alter Bridge, El Drogas…
2023/02/08 - 11:23
Maria Schneider orkestra zuzendaria eta Brad Mehldau pianista, Gasteizko jazz jaialdian
Uztailaren 3tik 8ra Arabako hiriburuan egingo den 46. edizioaren lehen iragarpenak dira, eta Mendizorrotzan oholtzan izango dira biak.

2023/02/07 - 15:58
Musika-Musica Jaialdiak 73 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 5era bitartean
Besteak beste Euskadiko Orkestra, Bilboko eta Nafarroako Orkestra sinfonikoak, Galizia, Gaztela Leon eta Granadakoak eta Israel eta Budapesteko musika formazioak arituko dira.
2023/02/06 - 17:14
Chris Isaak eta The Cult izango dira BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiko kartelburuak
Festibala ekainaren 23 eta 24an egingo dute, Bilbao Arenan, eta klasikoon alboan izango dira Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth, Sua, Canned Heat…
2023/02/03 - 13:47
The Interrupters, Perkele, Bad Manners eta U.K. Subs, Mondra & Roll jaialdian
Arrasateko punk rock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute udan, uztailaren 7 eta 8an, Monterron parkean.

2022/12/15 - 12:11
Norah Jones, Pat Metheny, Joss Stone eta Ben Harper Donostiako Jazzaldian izango dira
Estatubatuar pianista eta abeslaria Donostiara ekartzea Jazzaldiaren aspaldiko guraria zen. Horiez gain, Kenny Barron, Nubya Garcia eta Abdullah Ibrahimek ere joko dute.

2022/12/14 - 12:49
The Pretenders, Incubus eta Alter Bridge ere izango dira Azkena Rocken
Gasteizko jaialdiak egunez eguneko kartela iragarri du, eta bihar jarriko dituzte eguneko sarrerak. Aurretik, Rancid, Calexico, Iggy Pop eta Lucinda Williams zeuden iragarrita, besteak beste.
2022/11/25 - 21:48
Bilbao Arena musikaz bete du Fair Saturday jaialdiak
"Black Friday"ri aurre egiteko, "Fair Saturday" jaialdia ospatu dute Bilbon, kultura eta proiektu sozialak erdigunean jartzeko. Gatibu, Kalakan eta beste hainbat artista pasatu dira Miribillatik.
2022/10/25 - 14:38
BIMEk musikaren 4.500 profesional bildu, eta 65 kontzertu eskainiko ditu
Urriaren 26tik 29ra, musika industriako profesionalen topaketak 10. urteurrena ospatuko du, eta doako 65 kontzertu antolatu ditu Bilbon.
2022/09/19 - 00:27
Neomak folk taldeak itxi du Getxo Folk jaialdiaren 38. edizioa
Elektronika soinuek, perkusio indartsuak eta trikitixak bat egiten dute Neomak taldea osatzen duten zazpi emakume-ahotsekin. Haiek hartu dute asteazkenean hasitako jaialdia ixteko ardura, eta oholtza gainetik igarotzen azkenak izan dira igande honetan.
2022/09/14 - 22:55
Bi urteren ostean, Getxo Folk jaialdia ohiko formatuan itzuli da
Getxo murgildu da Folkaren doinuetan. Ana Alcaide musikariaren kontzertuarekin ireki dute jaialdia. Artistak “Ritual” bere azken lana aurkeztu du. Giro ederrean, eta eguraldia lagun hasi da. Muxikebarrin izango dira kontzertuak, eta baita portu zaharrean ere.
2022/08/25 - 11:55
Flamenco on Fire jaialdia gaur gauean hasiko da, eta Nafarroako kaleetako kontzertuak berreskuratuko ditu
Kontzertu Handien zikloan egongo dira, besteak beste, María José Llergo, Carmen Linares, José Merce eta María Toledo.
2022/08/24 - 15:40
Musika Hamabostaldiak Pablo Sorozabal omenduko du ostegun honetan Arantzazun
"Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia" lelopean, musikari donostiarraren 125. jaiotza-urteurrena omenduko dute, eta Easo Abesbatzak eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak Sorozabal gogora ekarriko dute.
2022/08/05 - 13:19
FestiLasai jaialdiak giroa piztuko du Biarritzen musikaren eta skatearen bidez
Willis Drummond, Sega Sound Killers, ASM eta David Cairol, besteak beste, arituko dira jaialdian abuztuaren 5ean eta 6an.
2022/08/04 - 15:36
Antzerkia, Afrikako dantzak eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna Pozalaguako jaialdian
Jaialdirako sarrera doakoa da, eta Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan egiten da, Karrantzan.
2022/08/03 - 17:33
Bi urteko etenaldiaren ondoren, arrakastaz itzuli dira jaialdiak
Euskal Herriko musika jaialdi gehienetan, aurreikuspenak gainditu dituzte. Gosez hartu ditu publikoak musika, antzerki eta ikuskizunen jaialdiak.

2022/08/02 - 23:37
Musika barrokoko kontzertu batekin hasi da Donostiako Hamabostaldiaren 83. edizioa
Donostiako Kursaalean hasi da Hamabostaldiaren 83. edizioa, "Montiverdi choir" eta "English baroque soloists" taldeen kontzertuekin, John Eliot Gardiner zuzendari ospetsuenaren zuzendaritzapean.
2022/08/01 - 18:53
Travellin' Brothers taldeak Bilbao Blues Festival itxi du
Leioaztar taldeak omenaldi hunkigarria egin dio agertoki gainean baxu-jotzailearen seme zendu berriari, publikoa, Mikel Erentxun eta Fito Cabrales lagun.