2024ko Bilbao BBK Live jaialdirako eguneko sarrerak bihar jarriko dituzte salgai
2024ko Bilbao BBK Live jaialdiaren eguneko sarrerak astearte honetan, apirilaren 2an, jarriko dituzte salgai. Uztailaren 11tik 13ra Kobetamendin izango den jaialdiaren eguneko sarrerak 10:00etatik aurrera izango dira salgai, jaialdiaren webgunean, alegia. Bonua dagoeneko salgai dago, 150 eurotan apirilaren 5era bitartean.
Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin, Parcels eta Grace Jones mitikoa, besteak beste, izango dira zuzenean jaialdiaren agertokietan.
Egitaraua
OSTEGUNA
Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Air, Los Planetas, Orbit, Mezerg, NewDad, El Buen Hijo, Dharmacide, Nunatak, Martín de Marte eta Nexo Malito.
OSTIRALA
Grace Jones, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective, Meute, Albert Pla, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, Maria José Llergó, Daniela Pes, Ralphie Choo, Samantha Hudson, Oro Jondo, Parkineos, Melenas, Ezezez, Silitia eta S T R.
LARUNBATA
Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname, El Columpio Asesino, Slowdive, Chalk, Zoe Gotusso, Kiasmos, Good Neighbours, Mujeres, Boye, eta Oki Moki, Getariatik.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da