BBK Bilbao Music Legends jaialdiak The Pretenders eta The Jayhawks gehitu ditu, kartela ixteko
The Pretenders, The Jayhawks, Blues Pills eta Petti BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdian izango dira, aurretik iragarrita zeuden Deep Purple, Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosekin batera.
Jaialdiaren zazpigarren edizioa ekainaren 14 eta 15ean izango da, Bilbao Arena pabiloian.
Chrissie Hynde abeslari eta gitarrista buru, The Pretenders izango da ekainaren 14ko kartelburu, iaz Azkena Rock Festivalen bezala.
Halaber, jaialdiaren lehen egunean joko du The Jayhawks talde estatubatuarrak ere. Iragarrita zegoen bezala, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santos ere izango dira jaialdiaren lehen jardunaldian.
Bestalde, jaialdiaren bigarren egunean, ekainaren 15ean, Deep Purplek, heavyaren talde aitzindarietako batek, joko du, baita Canned Heat 1965ean Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie taldeak ere.
Horiei gehituko zaizkie Blues Pills suediar-estatubatuar rock-blues taldea eta Petti musikari beratarra
Gainera, ohi bezala, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak Voodoo Child terraza izango du aurten ere kanpoaldean, eta bertan arituko dira Arnau & The Honky Tonk Losers, Sotomonte eta Ziin & The Melody Breakers (ekainak 14); eta Kinki Boys, Nevadah eta The Ribbons (ekainak 15).
Sarrera doakoa da 14 urtera artekoentzat, eta gainerakoentzat 115 euroan dago bi eguneko bonua.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko