NBEren klimari buruzko goi-bilera
2021/11/08 - 21:27
Krisi klimatikoaren aurrean Nafarroa ''dagoeneko hitzetatik ekintzetara pasa'' dela defendatu du Chivitek
"Gu hitzetatik ekintzetara pasa gara jadanik, eta aitzindariak gara alor horretan", adierazi du politikari sozialistak Glasgowko COP26 goi-bileran.
2021/11/08 - 20:40
Krisi klimatikoaren aurrean Nafarroa "dagoeneko hitzetatik ekintzetara pasa" dela defendatu du Chivitek
"Gu hitzetatik ekintzetara pasa gara jadanik, eta aitzindariak gara alor horretan", adierazi du politikari sozialistak Glasgowko COP26 goi-bileran.
2021/11/08 - 16:49
Eskualdeek estatuek baino "helburu anbiziotsuagoak" ezarri dituzte, Tapiaren arabera
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak emandako datuen arabera, eskualdeen erdiak baino gehiagok isurketak murrizteko helburua dute 2030erako.
2021/11/08 - 15:39
Jaurlaritzaren ordezkaritza gaur itzuliko da Glasgowtik Euskadira, elkarlanerako deia eginda
Elkarlan horretan zeregin handia dute estatuen barruko administrazioek. Hori dela eta, euren ahotsa aintzat hartzeko aldarrikatu dute nazioek eta erregioek.
2021/11/08 - 11:34
Tapia: "Ez dut uste Euskadin itzalaldirik egongo denik"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua Glasgown da, COP26 goi bileran. Gaur, Regions4 foroaren baitan, "maila ezberdinen arteko gobernantza" eta neurri zehatz eta berehalakoak" hartzea defendatuko du Jaurlaritzak.
2021/11/07 - 17:29
Eguzki-plakak, gero eta eraikin publiko gehiagotan
Energia berriztagarrien papera oso garrantzitsua izango da etorkizunean. Eguzki-plakena, esate baterako. Duela ez asko arte, normalean, partzela pribatuetan jartzen ziren, baina badirudi hiriguneetan ere lekua egiten hasi direla. EAEn gero eta txoko gehiagotan jartzen dituzte.
2021/11/07 - 16:02
Klimaren goi-bilera erdibidera iritsi den honetan, zer lortu da?
Orain arte lortutako konpromisoekin, oraindik ez da erdietsi tenperatura gehienez 1,5 gradu igotzeko helburua, baina 1,8raino jaitsi ahal izan dute, Indiari esker.
2021/11/06 - 21:34
Justizia klimatiko eta soziala eskatu dute 100.000 lagunek Glasgowen, buruzagi indigenak aurrean zirela
Nazio Batuen Erakundearen Klimaren goi bilerak bide erdia egin duen honetan, protestak izan dira gaur munduko 200 hiritan. Euskal Herrian, Donostian eta Bilbon bildu dira aktibistak.
2021/11/06 - 16:28
Bilbo-Glasgow (8.etapa): Totnes herria, trantsizio mugimenduaren sorterria
Herritarrak ohituta daude elkarrekin hitz egin eta nola bizi nahi duten hitz egitera. Norberak bere bizilekua eraldatzeko ahalmena duela sinesten duen mugimendua da, eta kontsumismoa borrokatzen dute, besteak beste.
2021/11/05 - 22:21
Greta Thunberg: "COP26 promesa politak egiteko itxurakeriaren jaialdi bat da"
Milaka gaztek Glasgow hiria hartu dute Fridays For Future elkartearen protesta klimatikoan, Klima Goi-bileraren "promesa hutsen" aurka protesta egiteko.
2021/11/05 - 19:01
Energia berriztagarrietarako trantsizioan "oreka bat aurkitzea" beharrezkoa dela uste du Tapiak
Ekonomi Garapenerako, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak azaldu duenez, energia itsas eoliko eta hidrogeno proposamenek Europako Batzordearen interesa piztu dute.
2021/11/05 - 15:05
Fridays for Future mugimenduak neurri zehatzak eskatu ditu larrialdi klimatikoari aurre egiteko
Munduko bazter guztietatik Glasgowra joandako gazteak kalera irten dira ostiral honetan klimaren krisiaren ondorio latzenak pairatuko dituzten hurrengo belaunaldien ahots kritikoa plazaratzeko.
2021/11/04 - 22:04
Euskadiko industriak 2050erako CO2 isuririk ez egiteko konpromisoa agertu du Glasgown
Euskadik bat egin du Munduko Industria Aliantzarekin 2050ean zero isuri neto lortzeko. Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Arantxa Tapia sailburua buru dela, Glasgowko klimaren goi-bilerara iritsi da gaur.
2021/11/04 - 16:00
Ikatz ekoizpenarekin amaitzeko akordioa lortu dute 40 herrialde pasatxok; Txina eta AEB kanpo geratu dira
Konpromisoak herrialde bakoitzaren ekonomiaren eta testuinguruaren araberakoak dira. Adibidez, 40 herrialde hauetatik ekonomia indartsuenek, 2030ean utziko diote ikatza ekoizteari. Baina garapen bidean direnek, 10 urte gehiago beharko dituzte.
2021/11/03 - 18:43
Ekologistak mesfidati, 450 banku handik deskarbonizazioa finantzatzea promestu ondoren
Erakunde ekologista handiak eszeptiko agertu dira promes berrien aurrean. Greenpeacek kritikatu duenez, iragan hilean gas, petrolio eta ikatz proiektu berrien finantziazioa gelditzeko bide-orri bat errefusatu zuten bankuek.
2021/11/03 - 15:42
Txinak 2060ra atzeratu nahi du karbono neutraltasuna, baina energia garbien erabilera areagotzen ari da
Glasgowen haize eta eguzki energinaren ahalmena 1.200 gigawattera eramatea jarri dute helburu gisa. Hori lortuz gero, 2030 urtean Txinak sortuko luke munduko energia eolikoaren bi heren.
2021/11/03 - 12:44
Zer da metanoa eta zergatik da garrantzitsua isuriak murriztea?
Adituen arabera, berotze globalaren laurdena metanoak atmosferan duen eraginaren ondorio da.
2021/11/02 - 18:12
Hamarkada honetan metano isuriak % 30 murrizteko konpromisoa hartu dute 100 estatuk
Helburua betetzeak tenperatura igoera 0,2 gradura mugatzea eta 200.000 heriotza goiztiar saihestea ahalbidetuko luke 2050ean, ekimenaren bultzatzaileen arabera.
2021/11/02 - 16:05
Copernicusek CO2 eta metano isurketa antropogenikoak monitorizatu ahal izango ditu ia denbora errealean
Atmosfera Zaintzeko Copernicus Zerbitzuak (CAMs) espero du giza jardueraren ondoriozko CO2 eta CH4 isuriak kalkulatu eta neurtu ahal izatea 2026an, "aurrekaririk gabeko zehaztasunez eta ia denbora errealean".
2021/11/02 - 15:25
Txina, Errusia eta Indiarekin lortzen diren akordioen araberakoa izango da COP26 bileraren arrakasta
Munduan gehien kutsatzen duten herrialdeetako hiruk aurreratu dute ez dutela 2050rako karbono isurien neurtaltasuna lortuko. Txinak eta Errusiak 2060rako hartu dute konpromisoa eta Indiak 2070erako.