Nekazaritza
Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"
Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".
Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.
Egonkortu egin dute Izarbeibarren piztutako baso-sutea
Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanos herrietan piztutako baso-suteak uzta bilduta zeuden hainbat zereal-soro eta pinudi bat kaltetu ditu. Suhiltzaileek gau osoa eman dute bertan, eta lanean jarraitzen dute goizean. Artaxoan piztutako bigarren sute baten ondorioz, NA-132 eta NA-6020 errepideak itxi behar izan dituzte, baina biak zabaldu dituzte dagoeneko.
Bruselak baieztatu du ardoak AEBn % 15eko muga-zerga izango duela ostiraletik aurrera
Arabako Errioxarentzat, Ameriketako Estatu Batuak oso garrantzitsuak dira, bigarren merkatua baita bolumenari dagokionez eta lehena balioari dagokionez. Horregatik, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak "bide diplomatikoa eta negoziazioa azken minutura arte agortzea" eskatu du, ardoa salbuespena izan dadin.
Von der Leyen eta Trump igande honetan bilduko dira Eskozian, AEBk muga-zergak inposatzeko ultimatuma amaitzear dagoenean
Gainera, bileran bi buruzagiek "merkataritza harremanak eta horiek indartzeko moduak" eztabaidatuko dituztela azaldu du Europako Batzordeak.
EBk eta AEBk % 15eko muga-zergak jasoko dituen akordio baterantz aurrerapausoak eman dituzte
Iturri diplomatikoek azaldu dutenez, Japoniako eta Ameriketako Estatu Batuetako itunak "nolabaiteko giroa, burbuila efektua" sortu du, negoziatzen ari direlako eta akordioa "gertuago dagoela ematen duelako". Nolanahi ere, "zuhur" jokatu behar dela onartu dute.
Mildiu onddoak gogor kolpatu ditu Arabako Errioxako mahastiak, eta hurrengo mahats-bilketa mehatxatzen du
Aurtengo hezetasun handiak, lainoek eta landaretza zabaltzeak mildiua agertzea bultzatu dute. Are, faktore horiek guztiek onddoa suspertu eta zabalarazi dute, eta ia eskualde osoan hedatu da, bigarren fasean hedatu ere.
30 aeroponia-dorre jarri dituzte Biarrizko Aguilera klinikako aparkalekuan
Aeroponia landareak hazteko sistema bat da, aireko edo lainozko ingurune batean ereinda, lurzorurik erabili gabe. Biarritzen baratze bertikal horietako bat eraiki dute, Aguilera klinikako aparkalekuaren erdian, ospitaleko langileei on egiteko.
Instalatutako 30 dorreek urtean tona eta erdi barazki ekoizten dituzte. Ekimenaren bultzatzaileek adierazi dutenez, beste laborantza mota batzuk baino sistema eraginkorragoa da.
45 urteko langile bat hil da Altsasun, zuhaitzak mozten ari zela adar bat gainera erorita
Behargin errioxarra baso lanetan ari zela adar bat erorita hil da. Bertara iristeko zaila den baso batean gertatu da ezbeharra, Auntzetan. LAB sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 29 behargin hil dira Euskal Herrian.