Ondarroa
2021/03/27 - 13:31
19 udalerri itxita egongo dira astelehenetik aurrera EAEn
Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute. 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako 8 udalerri eta beste 11 udalerri txiki dira.
2021/03/25 - 21:31
Zein udalerritan izango dute eragina neurri berriek?
Hauek dira 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerriak. Bizkaian: Ondarroa, Elorrio, Ermua eta Muskiz. Gipuzkoan: Beasain, Lazkao eta Ordizia.
2021/03/25 - 18:42
Hauek dira 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerriak
Ostegun honetan 5.000 biztanletik gorako 14 udalerrik gainditzen dute 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua.
2021/03/20 - 12:20
Sute batek Ondarroako udal biltegia kiskali du
02:00etan piztu da sua, zirkuitulabur batek eraginda. Ez du inork minik hartu, baina udal brigadako langileen tresneriaren zati bat erre da.
2021/02/18 - 21:25
Maria Egiguren ondarroarrak 104 urte bete ditu, eta koronabirusa gainditu du
Maria Egiguren ondarroarrak 104 urte bete ditu gaur. Abenduan koronabirusa gainditu zuen, eta orain immunizatuta ere badago, bi txerto jaso eta gero. Zorionak!
2021/02/10 - 22:20
Inauteriengatik kezkatuta, udalak ardura eta zuhurtzia eskatzen ari dira
Tolosako udal-gobernuak, adibidez, bideo bat argitaratu du inauteriak bertan behera geratu direla gogoratuz eta herritarrei segurtasun-neurriak betetzeko eskatuz.
2020/12/27 - 19:38
Istiluak Ondarroan, Ertzaintza botiloi bat saihestera joan ostean
Ertzaintzak ez zuen inor atxilotu. Dena dela, inguruan zeuden bi pertsona identifikatu zituzten, osasun neurriak ez errespetatzeagatik. Gertakaria 21:00ak aldera jazo zen.
2020/12/13 - 17:16
Bi pertsona atxilotu eta 146 salatu dituzte osasun neurriak urratzeagatik
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian eta Ondarroan, eta 100 isun baino gehiago jarri ditu asteburuan. Nafarroan beste 46 pertsonari isunak jarri dizkiete foruzainek eta udaltzainek.
2020/12/13 - 15:35
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu eta 100 baino gehiago salatu ditu asteburu honetan
Bi pertsona atxilotu ditu Donostian eta Ondarroan. Bilboko bi tabernatan 40 bat salaketa jarri zituen. Era berean, Ortuella, Bergara, Tolosa eta Gasteizen isunak jarri zituen.
2020/11/26 - 15:18
Gaur eta bihar, Gipuzkoako lau herritan eta Bizkaiko bitan egingo dira baheketak
Bideoa: Gaur eta bihar, Gipuzkoako lau herritan eta Bizkaiko bitan egingo dira baheketak. 666 positibo atzeman ziren atzo Euskadin, positibo tasa % 6,1ra jaitsiz.
2020/11/25 - 16:48
PCR probak Aretxabaletan, Berriatuan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Ondarroan
13 eta 40 urte bitarteko herritarrei daude zuzenduta, aipatutako herri guztietan. Azaroaren 26an eta 27an egingo dituzten baheketak.
2020/11/20 - 11:33
"Zu non, han DA!" zikloak hainbat herritara eramango du Durangoko Azoka
Durangoko Azokak 32 talderen kontzertuak antolatuko ditu zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra, Azokako online dendako produktuak liburu dendetan egongo dira salgai.
2020/11/10 - 10:58
Koldo Almandoz: "Genero beltzak derrapatzeko aukera handiagoa ematen du"
Arrakastaz estreinatu ondoren, “Hondar ahoak” thrillerraren 2. atala ikusgai egongo da asteazkenean ETB1en eta aurrerantzean EiTB Nahieran. Koldo Almandoz telesailaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
2020/10/29 - 21:36
Olatuen indarrak bultzatuta, itsasontzi batek Ondarroako morruaren kontra jo du
Itsasoaren indarrarengatik, morrura gehiegi gerturatu da itsasontzia, eta gainera, olatu handi baten azpian geratu da.
2020/10/23 - 12:22
Lander Garrok irabazi du Agustin Zubikarai saria
“Faith” Garroren nobela proiektua aukeratu du epaimahaiak. Dirulaguntza jasoko du, eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du, bukatutakoan.
2020/09/06 - 14:03
19.000 positibo berri eta 96 hildako izan dira EAEn uztailaren 6tik hona
Atzo, bestalde, 608 positibo atzeman zituzten PCR probetan: 94 Araban, 324 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan.
2020/08/24 - 16:53
Koldo Almandoz zuzendariaren "Hondar Ahoak" telesaila grabatzen ari da ETB
Lau atal izango dituen genero beltzeko telesail berri horren protagonista nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira. Aste honetan bukatuko dituzte grabaketa lanak.
2020/08/07 - 13:55
Osakidetza datozen egunetako kasuen gorakadaren aurrean prestatzen ari da
Nekane Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio". Uneotan kezka gehien sortzen duten lau foku aktiboak gertutik jarraitzen ari da Osakidetza.
2020/08/06 - 17:25
Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio"
Gizarte jarduera ahalik eta gehien murrizteko eskatu die sailburuak herritarrei. Fernando Simon, aldiz, ez dator bat Murgarekin: "Nik ez nioke bigarren olde deituko", esan du.
2020/07/30 - 10:18
EAEko zahar-etxeen kudeaketa ikertzeko eskatu diote pentsiodunek Arartekoari
Adinekoen eta zerbitzu sozial horietako langileen "eskubideen urraketak eman ote diren aztertzeko" eskatu du Euskal Pentsiodunen Mugimenduak.