Pasaia
2025/03/20 - 14:50
Suhiltzaileak Jaizkibel mendian piztutako sua itzaltzeko lanean ari dira
Pasai Donibanen, Jaizkibel mendiaren magalean, piztu da sua, itsaso aldean. Oraingoz ez dute suaren tamainaren gaineko informaziorik eman, baina haizea indartsu dabil inguruan. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gauerdira arte, baso-sute arriskua dela eta.
2025/03/20 - 10:39
Izaskun Goñi izango da Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidente berria
EITB Mediak baieztatu duenez, ekonomialari nafarrak zuzenduko du Pasaiako portua hemendik aurrera. 2020tik Joakin Telleriak izan du ardura hori.
2025/03/19 - 17:03
Pasaiako segadan hildakoak biktima gisa aitortzea eskertu arren, familiek salatu dute ez dela justizia egin
Aitortza "beranduegi" heldu dela uste dute, eta egileen "inpunitateari amaiera" emateko, Espainiako Gobernuari "dakiena kontatu" dezala eskatu diote.
2025/03/19 - 16:59
Pasaiako segadan eraildakoen familiek sekretu ofizialen legea aldatzeko eskatu dute
Familiak pozik agertu dira Eusko Jaurlaritzak biktima-aitorpena eman dielako, baina uste dute "beranduegi" iritsi dela.
2025/03/17 - 23:59
Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu Pasaiako segadan hildako lau pertsonak
Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak, Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zituen Pasaian (Gipuzkoa), 1984ko martxoaren 22an.
2025/03/17 - 21:01
Repsol Gidak Mungiako Bakea, Donostiako Narru eta Hondarribiko Laia saritu ditu bina Eguzkirekin
Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
2025/03/12 - 15:03
Zaintza HerriLab, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
2025/03/01 - 13:48
Isunak Pasaiako portuan arrantzatzeagatik, gaurtik aurrera
Pasaiako Portu Agintaritzak gogorarazi du debekatuta dagoela azkenaldian inguru horretan "hainbeste zabaldu den" kirol-arrantza.
2025/01/23 - 11:29
Baliogabe utzi dute Gipuzkoan kirol-elkarte batean izena emateko eskola-kirolean parte hartzeko derrigortasuna
Pasaiako familia batek salatu ondoren, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoan eskola-kirola arautzen duen foru-aginduaren hainbat artikulu. Orain arte, 13 urtetik beherakoak Multikirola programan parte hartzera behartuta zeuden, kirol-talde batean izena emateko.
2024/12/30 - 08:37
Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
2024/12/27 - 13:15
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
2024/12/25 - 17:46
400 tonako garabia iritsi da Pasaiako portura
Algeposa logistika arloko enpresak erosi du, lau milioiko inbertsioa eginda. Garabiak % 100ean modu elektrikoan lan egin dezake. 400 tonako pisua du eta 35 metroko altuerara iritsi daiteke.
2024/12/12 - 00:00
Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian
Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
2024/12/11 - 19:46
Leonor hiltzeko erabili zuten armaren jabea hilda aurkitu dute Oiartzunen
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
2024/12/05 - 13:56
Indarkeria matxistari "ertz guztietatik irmo" aurre egiteko eskatu du Pasaiako Udalak
Joan den larunbatean izandako hilketa matxistaren biktimari eta haren gertukoei laguntzeko hainbat elkartek egindako lana eskertu du Udalak, gaur zabaldutako adierazpen batean.
2024/12/04 - 20:14
Pasaian egindako elkarretaratze batek Leonorri maitasuna adierazi dio, eta hilketa gaitzetsi du
Etxeko langile talde bat, SOS Arrazakeria erakundeko kideak, herriko dozenaka herritarrekin batera, Antxoko San Fermin elizaren aurrean bildu dira, eta bertara sartzeko eskaileretan pankarta bat zabaldu dute.
2024/12/03 - 15:31
Behin-behineko espetxealdian sartu dute Pasaian bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako gizona
Indarkeria matxistaren esparruan hilketa delitua leporatzen dio Donostiako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak.
2024/12/03 - 14:15
Ertzaintzak eginbideak abiatu zituen 2021ean Leonorren ustezko hiltzailearen kontra, bigarrenez
Pasaian eraildako emakumeak 2020an salatu zuen bikotekidea, eta urruntze agindua ezarri zioten gizon matxistari. Handik urtebete eta erdira, 2021eko ekainean, atestatua zabaldu zuten gizonak urruntze agindua urratu zuela eta. Espedientea artxibatu egin zuten.
2024/12/03 - 11:28
Pasaian bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute
Larunbatean atxilotutako 53 urteko gizona epailearen esku utzi dute astearte honetan, Donostian.
2024/12/02 - 18:19
Indarkeria matxistaren aurrean ''inoiz ez ditugu besoak jaitsiko'', adierazi du lehendakariak
"Nazkatuta eta nekatuta gaude", adierazi du Imanol Pradalesek. Hala, adierazi du Jaurlaritza ez dela "inoiz" geldituko "berdintasunean aske bizi diren emakume eta gizonen Euskadi" eraiki arte.