Pasaia
Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Juan baleontzia uretaratuko dute ostiral honetan Pasaian, kroskoa eraikitzeko lanak amaituta
Duela hamarkada bat baino gehiago hasitako proiektua, XVI. mendean Kanadan hondoratutako euskal baleontziaren erreplika fidela da. Jarraitu zuzenean, 15.30etik aurrera, uretaratzea orain.eus-en.
San Juan baleontzia: Atlantikoko uretan berpiztu zen euskal altxorra
XVI. mendean Pasaian eraikitzen ziren ontzi ugarietako bat da San Juan itsasontzia. 1565eko udaberrian, Kanadako kostaldearen aurrean hondoratu zen, eta itsaspean egon zen 400 urtez baino gehiagoz. 1978an ontzia aurkitu zuten, eta, harrezkero, euskal merkataritzari eta itsas ondareari buruzko historiaren adierazgarria da. 12 urteko lanen ostean, Pasaiako Albaola ontziolak baleontzi mitikoaren erreplika uretaratuko du gaur arratsaldean.
San Juan ontziaren uretaratzea, zuzenean
Udazken giroa eta zaparradak astea hasteko, azken asteotako joera hautsiz
Astelehenean, zerua lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere kostaldean. Asteartea ere antzekoa izango da, baina asteazkenean hodeiak bakandu, eguzkia atera eta tenperaturak gora egingo du.
Pasaiako portuaren kudeaketa Jaurlaritzak izatea defendatu du Mendozak: "Ona da portuarentzat eta lehiakortasunarentzat"
Pasaiako portuaren harira EAJren eta PSE-EEren artean sortu den eztabaidaren harira, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du eskumen hori jasota dagoela Gernikako Estatutuan, eta Eusko Jaurlaritzak osorik kudeatuta, behar diren inbertsioak egingo dituela.
Pasaiako portuari interes orokorreko izaera kentzea baztertu du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ez du begi onez ikusten Pasaiako portuari interes orokorreko izaera kentzea. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, besteak beste, eskaera hori egin dio Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroari.
Pasaiako 'Beti Aingeru' ontziko tripulazioko kideek ukatu egin dute matxinatu zirela eta patroiari eraso ziotela
Ikerketapean dira Paisaiako arrantza-ontzi bateko hiru tripulatzaile matxinada bat antolatzeagatik
Guardia Zibilak azaldu duenez, tripulatzaileak ikerketapean dira kapitaina mehatxatzeagatik eta, horietako bi, ontziaren armadoreari erasotzeagatik.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, kolorea eta irribarrea jarri diote zaleek egun grisari
Nerbioak dantzan, animoak goian, itsasoratu aurreko txalo zaparrada, txarangen doinua… Kontxako Banderaren lehen jardunaldi grisa kolorez bete dute arraunzaleek.
Renfek tren zerbitzua etengo du gaurtik aurrera Gipuzkoako zati batean, AHTaren lanengatik
Abuztuaren 3ra bitartean Andoain eta Irun arteko tren-zirkulazioa etengo da, abuztuaren 4tik irailaren 7ra bitartean, Hernani eta Irun arteko tartea da moztuko dena, eta, azkenik, irailaren 8tik 21era bitartean Pasaia eta Irun arteko zatian izango du eragina. Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu lanek irauten duten bitartean zerbitzua bermatzeko.