Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Juan baleontziaren uretaratzea iragartzen duen kartela. Albaola
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- San Juan baleontziaren uretaratzea: Duela hamarkada bat baino gehiago eraikitzen hasi ziren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika uretaratuko dute Pasaian. Kroskoa erabat amaituta, hemendik aurrera, mastak, kandelak, aingurak eta aparailuak egiteari ekingo diote. San Juan baleontziaren uretaratzea zuzenean jarraitu ahal izango da, 17:00etatik aurrera, Orain-en eta ETB1en.
- Euskadiko anguleroen egoera: Bizkaiko eta Gipuzkoako angula arrantzaleek aurten lehorrean geratu beharko dute; izan ere, Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza debekatu du 2025-26 denboraldian. Galizian, Asturiasen eta Kantabrian, kasu, angula arrantzatzen jarraituko dute, baita Ipar Euskal Herrian ere. Euskadiko Anguleroen Elkarteak salatu du Europa osoan arrantzatuko dutela angula, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.
- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Imanol Pradales lehendakariak 2026ko aurrekontu proiektuari buruzko galderei erantzungo die Eusko Legebiltzarrean 09:30etik aurrera egingo den kontrol saioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.