Angula-arrantza denboraldia hastear, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak lehorrean
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du aurtengo angularen arrantza-kanpaina, espeziea galtzear dagoela argudiatuta. Hala, urtebetean, gutxienez, ezingo da angularik harrapatu Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaietan. Euskadiko Anguleroen Elkarteak salatu du Europa osoan arrantzatuko dutela angula, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.
Angulak arrantzatzen eskarmentua dute euskal arrantzaleek, baina aurten lehorrean geratu beharko dute; izan ere, urtebetean, gutxienez, ezingo da angularik harrapatu Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaietan. Hori erabaki du Eusko Jaurlaritzak, espeziea galtzeko dagoen arriskuagatik.
Agindu horrek, baina, soilik Euskal Autonomia Erkidegoari eragingo dio, eta, ondorioz, Espainiako estatuko gainerako tokietan, Galizian, Asturiasen eta Kantabrian, kasu, angula arrantzatzen jarraituko dute, baita Ipar Euskal Herrian ere.
Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila hainbat txosten izan ditu oinarri erabaki hori hartzeko. Espainiak Europako Batzordeari Angularen Kudeaketa Planaren ebaluazioari buruz egindakoa da horietako bat. Txosten horren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaietako angula kopuruak nabarmen egin du behera: 70eko hamarkadako kopuruarekin alderatuta, angulen % 7 baino ez dira heltzen EAEko kostaldera.
Ildo beretik doaz AZTIren txostenaren ondorioak ere, eta espeziea lehengoratzen ari den zantzurik ez dagoela azaldu du zentro zientifikoak.
Afera hori, baina, ez da berria. Urteak daramatzate erakundeek neurriak hartzen, adibidez, arrantza jarduera mugatuz. Duela urte batzuk Europako Batasunak debekatu egin zuen angularen kirol arrantza, baina Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen Elkarteak aurkitu zuten irtenbide bat angularen arrantzarekin jarraitu ahal izateko: sektorea profesionalizatzea.
Orain, ordea, hainbat aditu eta ekologistaren iritziak aintzat hartu ditu Jaurlaritzak, eta ondorioztatu du neurri horiek ez direla nahikoa izan angularen egoera hobetzeko. Horren aurrean, 2025-2026ko kanpaina bertan behera uztea erabaki du, eta azpimarratu du espeziea lehengoratzeko lanean jarraituko duela.
Angulazaleak, kexu
Espeziearen egoera oso larria dela argudiatuta, urteak daramatzate zientzialariek arrantza gelditzeko eskatzen, eta, horixe da, hain justu, Euskadiko Anguleroen Elkarteak (EAE) salatu duena, alegia, anguleroak ibaietatik kanpo nahi dituztela.
Unai Eizagirre elkartearen lehendakariak kritikatu du Kantauri itsasaldeko beste autonomia erkidegoetan, Asturiasen, Kantabrian eta Galizian, baita Ipar Euskal Herrian ere, angula arrantzatzen dauden bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan geldirik daudela. "Europa osoa dabil arrantzan, gu izan ezik; hori ez dugu ulertzen", esan du Eizagirrek, eta kritikatu du Jaurlaritzak erabakia "aldebakarrez" hartu izana.
Elkartearen lehendakariak esan duenez, angula desagertzearen arrazoia habitataren galera da, ur-jauziek eta bestelako oztopoek eraginda, eta haren ustez, hortik abiatuta hartu behar dira neurriak. Hala, Frantziako eredua jarri du mahai gainean.
Eizagirrek onartu du angularen egoera ez dela ona, baina arazoa konpontzeko "soluzioaren parte" direla azpimarratu du. Era berean, salatu du Arrantza Sailak 2024an sinatutako dekretua urratu duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.