ESTATU INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaiako segadan hildakoak biktima gisa aitortzea eskertu arren, familiek salatu dute ez dela justizia egin

Aitortza "beranduegi" heldu dela uste dute, eta egileen "inpunitateari amaiera" emateko, Espainiako Gobernuari "dakiena kontatu" dezala eskatu diote.
Iragarkia
pasaia sarraskia eitb
18:00 - 20:00
Pasaiako segadan eraildakoen familiek sekretu ofizialen legea aldatzeko eskatu dute

1984. urteko martxoaren 22an Pasaian (Gipuzkoa) Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hildako lau lagunak biktima gisa aitortu izana eskertu dute euren familiek, baina salatu dute oraindik ez dela justizia egin. Bide horretan, ezinbestekotzat jo dute sekretu ofizialen legea aldatzea; "nork, zergatik eta noren aginduz" hil zituzten jakin nahi dute, eta egileen inpunitateari amaiera eman.

Asteon jakin denez, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten bat egin du, Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura Komando Autonomo Antikapitalisten kideak motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzea eskatuz. Familiek agerraldia egin dute, gaur, Azpeitian, albistearen balorazioa egiteko. Pozik agertu dira aitortzarekin, baina berandu iritsi dela diote.

"Orain bai, ofizialki Espainiako Estatuaren errepresioaren biktimak direla onartu dute", esan du Pello Aizpuruk, Dionisio Aizpururen anaiak. Nolanahi ere, "justizia" eskatzen jarraituko dutela ere esan du, eta horretarako "bide guztiak" agortuko dituztela epaitegietan. Nazioarteko auzitegietara jotzea ere ez dute baztertu.

Ildo beretik mintzatu da Arantxa Isart, Pedro Mari Isarten arreba. "Aitortza hau beranduegi" iritsi dela esan du, eta biktimen gurasoak izan ditu gogoan: "haietako inork ez zuen jaso semeak bortizki hil zituzten aitortza". Horrekin batera, Espainiako Gobernuari eskatu dio "dakiena kontatu" dezala, sekretu ofizialean legea aldatuta.

Urte hauetan guztietan, Jaurlaritzaren tratuarekin kritiko agertu dira.

"Epaiketaz kanpoko exekuzioa"

Larunbatean beteko dira 41 urte dozenaka poliziak Komando Autonomo Antikapitalisten lau kideak tiroka hil zituztenetik. Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak egin duen txostenaren arabera, "epaiketaz kanpoko exekuzioa" izan zela ondorioztatu daiteke.

"Autopsiak hor daude: lau gazteek armak erabili zituztela ebazteko frogarik ez, kontakizun ofizialean kontraesan nabarmenak eta horiek objektiboki zalantzan jartzen dituzten lekukotzak eta datu periferikoak; Poliziaren agintariek gertakarietan agindu eta/edo materialki parte hartzeko ardura duten agenteen nortasuna azaltzeari eta prozesuan eskatutako informazioak atzeratzeko, oztopatzeko eta ezkutatzeko, behin eta berriz egin dituzten maniobrak. Faktore horiek guztiek judizioz kanpoko exekuzio bilakatzen dute operazioa", dio txostenean jasotako pasarte batek.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X